AHOZKOAREN ULERMENA 1
Zer dio Kepa Junkerak bere senitartekoez?
- Aitona trikitilaria zue1a eta amona, berriz, dantzaria.
- Amak dantzan ez ezik, alboka jotzen ere bazekiela.
- Aitona pandero-jolea zuela.
- Ama dantzaria zela eta aitona, Roman Urraza, albokaria.
Non izan zuen lehen harremana trikitiarekin?
- Beti Jai Alai dantza taldean.
- Zumaian, aitonaren eskutik.
- Etxean bertan, aitita Salbador Ugarterekin.
- Beraren auzoan, Errekaldeko kaleetan.
Zer esaten da aurreko trikitilari-belaunaldiaz?
- Bizkaian ez zegoela trikitilari profesionalik, Rufrno Arrola salbu.
- Trikitia jotzetik ez zirela bizi, baina bizi egiten zutela trikitia.
- Trikitia lagun arteko denbora-pasa baino ez zela haientzat.
- Trikitia zutela, aldi berean, ogibide eta bizibide.
Zer ikasi hehar du musika-ikasleak, Kepa Junkeraren ustez?
- Ikasleak ez du aski musika-tresna bakarra jotzea.
- Denetik apur bat, baina konposizioa eta harrnonia batez ere.
- Berak aukeratzen duena, edo konposizioa edo tresna jakin bat jotzen.
- Hasieran denetik apur bat, eta gero instrumentu bakarrera jo.
Zergatik hasi zen Kepa Junkera pieza herriak sortzen?
- Beti erromerietan eta ezkontzetan jotzen aspertuta zegoelako.
- Trikitiaren mugetatik atera nahi zuelako.
- Bere estilo propioa garatu nahi zuelako, besteak beste.
- Jendeak doinu berriak entzun nahi zituelako, batik bat.
AHOZKOAREN ULERMENA 2
Zer iritzi du txapelketei buruz?
- Inoiz ez da izan txapelketetan parte hartzearen aldekoa.
- Garai batean parte hartu arren, egun ez du txapelketen beharrik ikusten.
- Musikari gazteen akuilu diren aldetik, ezinbestekoak direla.
- Bere ibilbidean eraginik izan ez badute ere, onartzen du musikari askok ezingo luketela aurrera egin txapelketarik gabe.
Zeri zor dio lortutako arrakasta?
- Bere bideari etsi gabe jarraitu izanari, besteak beste.
- Ados egon ala ez, musika egiteko orduan kritikak aintzat hartu izanari.
- Bere lana kritiken arabera moldatzen eta egokitzen jakiteari.
- Azken bost urteotako lanari, gehienbat.
Zergatik egin du euskal doinu eta erritmoen aldeko apustua?
- Jazz munduan adinako lehiakortasunik ez dagoelako euskal musikagintzan.
- Inguruko herrialdeetako musikarekin zerikusirik ez dutelako.
- Hori delako atzerritarrek euskal musikariengandik espero dutena.
- Horrek beste inon egiten ez den musika eskaintzeko aukera ematen diolako.
Zer oroitzapen du ulertua ez zen garaiaz?
- Kritikak izan zituen arren, orduan irabazi zuela urrezko lehen diskoa.
- Gaur egun ez, baina orduan urrezko diskoa irabaztea zuela helburu.
- Kritikak izan zituela, baina ez bere proiektuak bertan behera uzteko bestekoak.
- Inoiz ez ditu kritikak aintzat hartu, orduan ere ez.
Zer-nolako garrantzia ematen dio disko asko saItzeari?
- Kontu horrek ez du larregi kezkatzen, inoiz ez baita jakiten zenbat salduko den.
- Garrantzi handia, euskal musikan horrelakorik lortzea oso zaila baita.
- Norbere lanarekin gustura egotea bezain garrantzitsua dela uste du.
- Bera gustura egonez gero, ez dio axola jendeari diskoak gustatu ala ez.