ENTZUTEZKO ULERMENA. LEHEN ATALA:
Noizko izango da Lertxundiren disko berria?
- Udan argitaratzekotan dira.
- Uda baino lehenago bukatu arren, udazkenerako.
- Udan edo udazkenean grabatzekotan dira.
Zertan eman du salto handia?
- Berrogei urtetan etenik gabe kantatzen.
- Zuzeneko disko bat grabatzen.
- Lanak oso txukun egiten
Gogoko al du Lertxundik zuzeneko grabazioak egitea?
- Ahalegindu da beti zuzenekoei ihes egiten.
- Ez, beldur pixka bat ematen dio eta oraingoan ere atzera egin du.
- Gogoko du eta pozik geratu da azken lanarekin.
Zergatik da Lertxundi zorteko edo zorioneko?
- Hasiera zaila izan zuen arren, harrera ona izan zuelako.
- Ezerezetik hasi eta onespena gerora eskuratu zuelako.
- Sortu zen garaian sortu zelako, agian.
Ba al du Oteizaren oroitzapenik?
- Bai, nahiz eta ahaztu egiten diren.
- Bai, Oteizak arrasto handia utzi du hainbatengan.
- Bai, hurbileko laguntzaile izan zuen.
BIGARREN ATALA:
Zer musika du gogoko?
- Mota guztietakoan du zerbait gogoko.
- Modu batean edo bestean, zeharka etortzen zaiona.
- Etxean entzuten duena.
Benito Lertxundi ospakizun zalea al da?
- Bai, bera bezalaxe taldekoak ere ospakizun zale dira.
- Ez, berea ere ez du ospatu nahi.
- Kolektiboarena ospatu nahi du, baina berea ez.
Zerk asetzen du Lertxundi?
- Egindako diskoarekin pozik geratzeak.
- Taldekoek argazki bat bederen egiteak.
- Guztien artean jaialdi bat egiteak.
Web orrialderik ba al du?
- Bai, bat baino gehiago eta berak eginak.
- Bai, baina berak eginik ez.
- Bai, Bilboko gazte batek egina.
Internet gogoko al du?
- Ez, inoiz sartu bada ere, ez du gogoko.
- Ez, ezjakin hutsa da kontu horretan.
- Oso zalea ez da, baina gustatzen zaio.
HIRUGARREN ATALA:
Benito Lert:xundik bere diskoak non saltzen ditu gehien?
- Hego Amerikan, bere salmenta-sarea prestatua baitago han saItzeko.
- Beraren ustez, Kanadan hemen baino gehiago.
- Ez daki; dakiena da saldu, saltzen direla.
Baldintzarik jartzen al du kanpoan kantaldia eskaintzeko?
- Hemengo baldintza berberetan izanez gero, ez.
- Ez, ez du inolako baldintzarik jartzen.
- Bai, baina garai batean orain baino gehiago.
Kantaldia eskaini behar duenean aurretiaz joatea gogoko al du?
- Bai, pare bat ordu lehenago joan ohi da.
- Bai, bera arduratzen baita hainbat gauzaz.
- Bai, beti aurrenekoa izatea gogoko baitu.
Oporrik izango al du Azkoitiko saioaren ondoren?
- Ez, udan udazkenean baino kantaldi gehiago baitituzte.
- Ez, udan eta udazkenean oso lanpetuta egongo da eta.
- Bai, oso nekatuta baitago.
Adorerik ba al du berrogei urte pasatu ondoren?
- Bai, bizitzaren egunerokotasunak ez baitio krisirik eragiten.
- Bai, osasunik eta adimenik ez izan arren, adore handia du.
- Bai, bere lanbidea gogoko baitu.
ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA.
Bazkalostean zerbait hartu beharra dago derrigor. Kafea izan edo tea izan, .....
- gutxiagorik ere bada!
- ez da gutxienik ere!
- hori gutxiagokoa da!
- hori da gutxienekoa!
Edonori txantxekin aspertuta zaudela adierazteko, era egokiena:
- Aizu, niri barre gutxi gero!
- Aizu, ez egin barre nirekiko!
- Aizu, ez nazazu txantxatu!
- Aizu, hor konpon!
Nire izeko biak ..... hurbil bizi dira.
- eIkarretik
- eIkarrengandik
- elkarren
- bata bestearen
Zer dira hondartzetan igerilari erdi itoak uretatik atera eta lehen laguntza ematen dutenak?
- Sorosleak.
- Erizainak.
- Medikuak.
- Suhiltzaileak.
Merezi ..... proba egitea, azken batean guk ez ..... zer galdurik.
- ziok gaituk
- dik diagu
- genian zian
- dun gaitun
lnori begirune edo errespetu handiz hitz egiteko:
- Nahi baduk, lagunduko diat.
- Gura badun, atoan lagunduko dinat.
- Aizak, esan laguntzarik behar duan, eta emango diat.
- Berorrek nahi badu, atseginez lagunduko diot.
Gaur ere ez duzula ekarri agindutakoa? Bada, zoaz bila! Hortaz:
- Txapela buruan eta ibili munduan.
- Burua nekatzen ez duenak, hankak nekatu behar.
- Txapel batek ezin bi buru estali.
- Lan lasterra, lan alferra.
Aukeratu zuzena.
- Eman ahala jaten du Agurtzane txikiak.
- Nahiz eta eguraldi ona egin duen arren, ez gara hondartzara joan.
- Zenbait jakitunek diotenez, euskaldunak Atlantidatik gatozela.
- Non aurkitu ditut esatea ahaztu zait.
Zein ez dira sinonimoak?
- Urratu puskatu
- Sendatu osatu
- Amildu zikindu
- Gertatu Jazo
Zein da zuzena?
- Horrelako balentriak, nahiez gero, edonork egin litzake.
- Hori ez zen inola ere ez guk esperotako emaitza izan.
- Pelikula polit bat ikusi nahiean etorri gara honarte, baino alferrik.
- Ederto baten konpontzen dira horiek biak elkarren babesean.
Egun on denoi! Erantzun egokiena:
- Berdin zuri!
- Mila esker!
- Baita zeuri ere!
- Ondo esana!
Zein dago gaizki euskara batuan?
- "Errota" tabeman itxarongo diot Mireni.
- Lau alaba ditut eta lauak ezkonduak.
- Non-nahi aurki daitezke barrenik gabeko jauntxoak.
- Asko ikasi zuen denbora gutxian.
28. Noiz egingo dugu, bada, musean? Eman erantzun egokia.
- Geroago, agian.
- Gero, baldin bada.
- Beranduago, apika.
- Gerotxoago, halere.
Zer ordutan joango zarete igerilekura?
- Lau eta erdietan inguru.
- Lau eta erdi aldera.
- Lau eta erdietan aldera.
- Lau eta erdiak inguruan.
Lan bilera batean, gizabidez ezadostasuna adierazteko:
- Ez nator bat esan duzun horrekin.
- Horrek ez zeukak ez hanka eta ez buru
- Hamaika entzuteko jaio gara!
- Esan duzuna, niri bost!
Trena ..... helduko da.
- lO:05tan
- lO:05etan
- lO:05ean
- lO:05en
Zer da hutsaren hurrengoa?
- Ezer gutxi.
- Balio handiko zerbait.
- Txarraren ondoren datorrena.
- Legez kanpoko irabazia.
Barkatu, asmorik onenarekin esan dizut, .....
- hobe beharrez.
- halabeharrez.
- oniritziz.
- on-gaitzez.
Zein dago gaizki?
- Dagoen eguzkiarekin, zein gustura egongo nintzen oraintxe hondartzan!
- Nor zen lehenago jakin izan banu, harrera hobea egingo niokeen.
- Lehenago deitu izan bazenit, ez nuen hainbeste denbora alferrik galduko.
- Laguntza handiagoa emango baliete, ez lukete hainbeste aldrebeskeria egingo.
Zein da zuzena euskara batuan?
- Ez daki txantxa bat jasatzen.
- Hau da egunaren ederra!
- Harria bota eta kokotean jo zion.
- Holan eginez gero, akabo!
Norbaiti gezur galanta esan diotela adierazteko: