2005eko irailaren 24ko ATARIKO PROBA (entzutezko ulermenik gabe)
(EGA: 2005-2006 azterketak liburutik hartua)
Entzutezko ulermena kendu eta, horren ordez, beste atariko proba batetik ateratako hainbat galdera erantsi dugu. Honela, saiakera bakoitzean, galdera guztiak nahasian (hurrenkera zehatzik gabe) egin ahal izango ditugu
Bazkalostean zerbait hartu beharra dago derrigor. Kafea izan edo tea izan, .....
gutxiagorik ere bada!
ez da gutxienik ere!
hori gutxiagokoa da!
hori da gutxienekoa!
Edonori txantxekin aspertuta zaudela adierazteko, era egokiena:
Aizu, niri barre gutxi gero!
Aizu, ez egin barre nirekiko!
Aizu, ez nazazu txantxatu!
Aizu, hor konpon!
Nire izeko biak ..... hurbil bizi dira.
eIkarretik
eIkarrengandik
elkarren
bata bestearen
Zer dira hondartzetan igerilari erdi itoak uretatik atera eta lehen laguntza ematen dutenak?
Sorosleak.
Erizainak.
Medikuak.
Suhiltzaileak.
Merezi ..... proba egitea, azken batean guk ez ..... zer galdurik.
ziok gaituk
dik diagu
genian zian
dun gaitun
lnori begirune edo errespetu handiz hitz egiteko:
Nahi baduk, lagunduko diat.
Gura badun, atoan lagunduko dinat.
Aizak, esan laguntzarik behar duan, eta emango diat.
Berorrek nahi badu, atseginez lagunduko diot.
Gaur ere ez duzula ekarri agindutakoa? Bada, zoaz bila! Hortaz:
Txapela buruan eta ibili munduan.
Burua nekatzen ez duenak, hankak nekatu behar.
Txapel batek ezin bi buru estali.
Lan lasterra, lan alferra.
Aukeratu zuzena.
Eman ahala jaten du Agurtzane txikiak.
Nahiz eta eguraldi ona egin duen arren, ez gara hondartzara joan.
Zenbait jakitunek diotenez, euskaldunak Atlantidatik gatozela.
Non aurkitu ditut esatea ahaztu zait.
Zein ez dira sinonimoak?
Urratu puskatu
Sendatu osatu
Amildu zikindu
Gertatu Jazo
Zein da zuzena?
Horrelako balentriak, nahiez gero, edonork egin litzake.
Hori ez zen inola ere ez guk esperotako emaitza izan.
Pelikula polit bat ikusi nahiean etorri gara honarte, baino alferrik.
Ederto baten konpontzen dira horiek biak elkarren babesean.
Egun on denoi! Erantzun egokiena:
Berdin zuri!
Mila esker!
Baita zeuri ere!
Ondo esana!
Zein dago gaizki euskara batuan?
"Errota" tabeman itxarongo diot Mireni.
Lau alaba ditut eta lauak ezkonduak.
Non-nahi aurki daitezke barrenik gabeko jauntxoak.
Asko ikasi zuen denbora gutxian.
28. Noiz egingo dugu, bada, musean? Eman erantzun egokia.
Geroago, agian.
Gero, baldin bada.
Beranduago, apika.
Gerotxoago, halere.
Zer ordutan joango zarete igerilekura?
Lau eta erdietan inguru.
Lau eta erdi aldera.
Lau eta erdietan aldera.
Lau eta erdiak inguruan.
Lan bilera batean, gizabidez ezadostasuna adierazteko:
Ez nator bat esan duzun horrekin.
Horrek ez zeukak ez hanka eta ez buru
Hamaika entzuteko jaio gara!
Esan duzuna, niri bost!
Trena ..... helduko da.
lO:05tan
lO:05etan
lO:05ean
lO:05en
Zer da hutsaren hurrengoa?
Ezer gutxi.
Balio handiko zerbait.
Txarraren ondoren datorrena.
Legez kanpoko irabazia.
Barkatu, asmorik onenarekin esan dizut, .....
hobe beharrez.
halabeharrez.
oniritziz.
on-gaitzez.
Zein dago gaizki?
Dagoen eguzkiarekin, zein gustura egongo nintzen oraintxe hondartzan!
Nor zen lehenago jakin izan banu, harrera hobea egingo niokeen.
Lehenago deitu izan bazenit, ez nuen hainbeste denbora alferrik galduko.
Laguntza handiagoa emango baliete, ez lukete hainbeste aldrebeskeria egingo.
Zein da zuzena euskara batuan?
Ez daki txantxa bat jasatzen.
Hau da egunaren ederra!
Harria bota eta kokotean jo zion.
Holan eginez gero, akabo!
Norbaiti gezur galanta esan diotela adierazteko:
Bostekoa eman diote!
Ederra sartu diote!
Zereko zera kontatu diote!
Tokitara bidali dute!
Urteek ez diote gizakiari jakinduriarik ematen ezta aztikeria areagotzen ere, eskarmentua baino ez; eta zenbaiten aburuz, hori ere ez. Hots:
Urteak pasa ahala gizakion aztikeria areagotzen doa eta eskarmentua ere bai.
Urteek ez diote gizakiari ez jakinduriarik, ez eskarmenturik ematen.
Zenbaiten iritziz, urteek ez diote gizakiari eskarmenturik ere ematen.
Hainbaten aburuz, urteek ez diote gizakiari aztikeria adina eskarmentu ematen.
Zein dago gaizki?
Zenbat kosta dezakeen jakin nahi dut.
Zenbat balio lezakeen jakin nahi dut.
Zenbat kostatu zaizuen jakin nahi dut.
Zenbat balio duen jakin nahi dut.
Mesede eske datorkizun lagunari baietz erantzuteko, zein da egokiena?
Hutsaren hurrengoa haiz!
Hori egina zagok!
Kontuz ibil hadi!
Ederki ematen dik!
Euskara batuan zein da zuzena?
Nagusiek beste bulego batetara bidali dute.
Ez du merezi hori guztia esatea.
Batzuk edozein bidegabekeri onartzen dute.
Perurenak bostgarren aldiz jaso du 300 kilotako harria.
Aurki naiz zurekin. Zer adierazi nahi du?
Haserre dagoela.
Gustura dagoela.
Elkarrekin topo egin dutela.
Laster izango direla elkarrekin.
Zein da zuzena?
Beste egunean apaiz zarauztar bat ezagutu nuen.
Pelikulak erdi ordu irauten du.
Oraindik ez gara ohitu euroa erabiltzeari.
Tolosako hainbat neskaren kantak entzun ditugu.
Hobe duzu auzia argitu arte etxean gelditu, zer gerta ere. Zer esan nahi du?
Etxean gelditzeko, nahi baduzu.
Etxean gelditzeko, badaezpada.
Etxean gelditzeko, zerbait gertatu arren.
Etxean gelditzeko, zerbait gertatu delako.
Hitzaldi beldurgarri hura entzunda ..... gelditu nintzen. Zein dago txarto?