jakintza_avatar.gifMaite Goñi (euskaljakintza)

SINONIMOAK EMAN 05-10-08

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea eta hemen ez azaltzea.
1. Egitasmoa behin hasiz gero, bururaino eraman behar da.
2. Argi esan behar da emakumeei tratu txarra ematea dela sexismoaren adierazpide gailena .
3. Ez zen Euskal Herrian jaio; bazuen, horratik , lotura berezia euskaldunokin.
4. Kale nagusiaren alde banatan zumarrak ikusiko dituzu, lerden-lerdenak, errenkada luzean.
5. Ez iezaiezu jaramonik egin atso kontakatilu horien txutxu-mutxuei.
6. Ez zeuden ados. Batzuentzat sekulako asmakizuna zena, besteentzat kirtenkeria itzela zen.
7. Mendizale kementsua zen hura, arriskuak sekula kikiltzen ez dituen horietakoa.
8. Artzainak gogor jipoitu zuen txakurra, ardiak amildegirantz eramateagatik.
9. Urteko jokalari onenaren txapela erdietsi zuen, azken partidua irabazi ez arren.
10. Orain arte baino ganora handiagoa beharko dugu lanean.