Jarraian, 2005eko otsailaren 26ko 50 galdera dituzu. Entzutezko ulermenik ez dut txertatu, saiaketa bakoitzean, galderak nahasian (hurrenkera zehatzik gabe) egin ahal izateko.
Mirenekin joango da Bilbora. Harridura adierazteko, zein da okerra?
Mirenekin joango dela Bilbora?
Mirenekin joango den Bilbora?
Norekin joango dela Bilbora?
Nora joango dela Mirenekin?
Horrek zipitzik ere ez .....
daki.
du.
dihardu.
dauka.
Hurrengoetatik, zein da zuzena?
Otsailatik maiatzara.
Larunbatatik astelehenera.
Zelaietik mendirantz.
Izenetik abizenera.
Zer esan nahi du zelatatu hitzak?
Norbaitek egindako ekintza txarrak edo legez kanpokoak agintariei jakinarazi.
Norbaiti, bera konturatu gabe begira egon, egiten duenaz jabetzeko.
Zaldiei eserlekua jarri, gizakiak beren gainean errazago ibiltzeko.
Edozein abere, baina bereziki zaldiak eta txakurrak, gizakientzat hezi.
Zein da zuzena? Nire gogoz kontra hori egitera behartuko ..... , gorrotatuko .....
banindu ........... nioke.
banindu ........... nuke.
balit ........... nuen.
balit ........... nion.
Ez dago zalantzarik, hori mutrikuarra da. Aukeratu baliokidea:
Hori mutrikuarra, inondik ere!
Hara bestea, hori mutrikuarra!
Hori mutrikuarra? Ezta hurrik eman ere.
Hori mutrikuarra? Egon horretan!
Ez zen burutik maingua mutil hura! Zer esan nahi du?
Ez zela batere inozoa.
Nahiko buru txarra zuela.
Ez zuela buru argirik.
Ez zela burusoila.
Zein dago gaizki?
Baionan elkarretaratu dira alderdi guztiak akordioa sinatzeko.
Ezinegona eta elkarrenganako ezinikusia besterik ez dute sentitzen orain.
Elkarrengandik urrun ibili beharrak eragiten dit tristura.
Abokatu eta akusatuek elkar hitz egiten zuten etengabe.
Obrak direla eta, autobia ..... egingo dute.
kateatu
ebaki
itxi
hesitu
Besterentzat sortzen ez duenak ez du beretzat ere sortzen eta horrela, ezinbestean, besteren mendeko bihurtzen da. Hau da:
Ez besterentzat ez beretzat sortzen ez duena ez da sortzaile ezinbestean.
Inorentzat sortzen ez duenak ezinbestean bere buruarentzat sortuko du.
Besterentzat eta beretzat ez sortzeak besteren mendeko izatea dakar.
Bere buruarentzat ez ezik besterentzat ere sortzen duena besteren mendeko bihurtuko da.
Neskatila hori baratxuria baino ..... da.
faltsuagoa
zintzoagoa
finagoa
txikiagoa
Toki-izen zerrenda hauetako zein dago ondo euskara batuan?
Balentzia, Madrid, Erroma, Gasteiz.
Valenzia, Madrid, Roma, Gazteiz.
Balentzia, Madril, Roma, Gazteiz.
Valentzia, Madril, Erroma, Gasteiz.
Epailearengana eraman dute, baina txintik ere ez du ...
esan.
hitz egin.
egotzi.
ebatsi.
Esaten ari nintzaionarekin bat ez zetorrela ikusirik,
gaiz aldatu nintzen.
gaitaz aldatu nuen.
gaiaz aldatu nuen.
gaia aldatu nuen.
Norbaitek "Tira, tira!" esanez erantzuten badizu, zer esan nahi du?
Zurekin erabat konforme dagoela.
Haserretu egin dela zurekin.
Zehaztasun handiz ari zarela.
Ederra bota duzula.
Zein da Zuzena?
Horregatik etorri zen, ez besterik.
Horregatik egin zuen, ez beste ezergatik.
Horregatik ez ezik, zuk esandakoaz ere baliatu dira.
Nahiz honekin nahiz eta zurekin ongi moldatzen naiz.
Zein da Zuzena?
Ezkerreko hankak lokartu dit.
Ezkerreko hanka txindurritu egin zait.
Ezkerreko hanka lotaratu zait.
Ezkerreko hanka ezin esnaturik gelditu zait.
Elurra gogotik egin zuen joan den neguan. Zer esan nahi du?
Elurra denen gustura egin zuela.
Elur asko egin zuela.
Uste baino elur gehiago egin zuela.
Elur-maluta handiak egin zituela.
Bihar autobusa garaiz helduz gero, osabarenera ..... bazkaltzera.
joan ninteke
joango nintzen
joango ninteke
joan nintzateke
Hiztegi batuari begira, zein da zuzena?
Arraultza, errez, pixkat, artzai.
Arrautza, erraz, piskat, artzain.
Arraultza, errez, pizka bat, artzai.
Arrautza, erraz, pixka bat, artzain.
Propio etorri naiz zuek ikustera. Beste era batera:
Lasai asko etorri naiz.
Beren-beregi etorri naiz.
Aitaren batean etorri naiz.
Zuek ikusteko aitzakian etorri naiz.
Izena ukaturik izana ukatzen delako itxurak eginez bizi da jende anitz. Bestela esanda:
Izena ukatzeak izana ukatzea eragingo balu bezala bizi da makina bat.
lzenari eta izanari uko eginez bizi da hainbat eta hainbat pertsona.
Bakarren batek pentsatu ohi du izena ukatzeak izana ukatzea dakarrela.
lzena eta izana ukatzerik ez balego bezala bizi da jende ugari.
Ondorengo esaldietatik, zein da zuzena?
lnguruko enpresek errekara bota egiten dituzte zakarrak.
Sukarra etorri egiten den bezala joaten da.
Hitzarmenak eta antzekoak irakurri egin behar dira izenpetu aurretik.
Gauero irakurri egiten dizkiot umeari ipuinak.
Zer, oso lanpeturik zabiltza ala?
Bai, zorroa bete lan.
Bai, sakela bete lan.
Bai, galtzak bete lan.
Bai, burua bete lan.
Hitz zerrenda horietan, zeinetan daude ortografi akatsak?
ltxura, saihets, ospakizunak.
Atxegina, hautsa, garrantzitzua.
Itsua, saiatu, osasuntsu.
Kutsadura, behinik behin, aprobetxatu.
Zein da zuzena?
Tenisean jolastu; tanto berri bat.
Tenisera jolastu; beste tanto bat.
Tenisean jokatu; beste tanto bat.
Tenisera jokatu; tanto berri bat.
Erlijioaren irakaskuntza Eskolari ..... Elizari dagokiola uste dut.
beharrez
ordea
ezik
barik
Zeri edo nori esaten zaio amazulo?
Amarik ez duen umezurtzari.
Amaren urruntzeak umearengan eragiten duen hutsuneari.
Amaren behar nabarmena erakusten duen haurrari.
Amari egotzi behar zaion hutsuneari edo kalteari.
Kirolari ospetsua lasterka, eta atzetik, autografo eske, zaletu ..... Zein dago gaizki?
jendetza.
andana.
piloa.
mordoa.
Zein da zuzena?
Damu dut hori egin izateari.
Damu dut hori egin izana.
Damutu dit hori egiteak.
Damutzen dit hori egitea.
Ohar bat jarri diet, bihar etorri behar dutela esanez. Beraz:
Konturatuta daude.
Jakinaren gainean daude.
Oharkabean daude.
Ohartuta daude.
Zein da zuzena? Oporrak hartuko ditugu .....
abuztuaren 8tik irailaren 5era.
abuztuaren 8etik irailaren 5era.
abuztuaren 8tik irailak 5ra.
abuztuak 8-etik irailaren 5-tara.
Ziztu batean bukatu zen pilota partidua. Zer esan nahi du?
Partidua txistua entzun zutenean bukatu zela.
Partidua oso azkar bukatu zela.
Partidua epaileek nahi izan zutenean bukatu zela.
Partidua inor konturatu gabe bukatu zela.
Agindua argia da: eman ..... nori berea.
dezan
bedi
bekio
dadin
Emazteki txit setatia zen. Hots:
Emakumezkoak behar asko egiten zuen.
Anderea erabat apainduta ibiltzen zen.
Emakumeak ez zuen erraz amore ematen.
Andrea perretxiko zale amorratua zen.
Zein da zuzena?
Zerbait edateko eta buelta bat emateko gogoak dauzkat.
Festak eta alkohola oso lotutak daude.
Esan dizkidate gauza batzuk, ez direla sinestekoak.
Azkenengo hamar urteotan ez dut ikusi.
Hurrengo zerrendetatik, zein dago zuzen idatzita?
Segundoa, gustua, olioa, harrikoa.
Minutoa, makailua, tonoa, beroa.
Katolikua, harrua, leloa, herrikoa.
Sekretoa, asmua, faroa, gandua.
Arazo larri horrek .....
kate bihurria ekar lezake.
isats handia ekarriko du.
buztan galanta ekar dezake.
soka luzea ekarriko du.
Hilko naiz, baina ez naiz osoro suntsituko, geroagokoengan neure aztarna utzi gabe. Hau da:
Geroagokoengan bere aztarna utzi gabe ez luke inork hil behar.
Hil eta suntsituko bada ere, geroagokoengan bere aztarna utzi ondoren izango da.
Hilko da, baina ez da erabat deuseztatuko, ondorengoengan utziko baitu bere aztarna.
Hil eta guztiz suntsituko bada ere, geroragokoek gogoan izango dute.
Izan bedi zilegi ..... bere hizkuntzan hitz egitea!
norbaitek
bakoitza
nork
norbera
Berez, oso pertsona lasaia da "Martin; kostatuko zaizu hura ..... "
bere baitarik kanpora ikustea.
bere onetik irtenda ikustea.
lekuz kanpo ikustea.
bere-beretik aterata ikustea.
Zein da zuzena?
Enpresako zuzendaria, Fermin Lizarraldek, hartu du erabaki hori.
Datorren igandean, hilak 12, hasiko da ikastaroa.
Ikastetxeko zuzendaria Manuel Agirre ez da etorri bilerara.
Gaur lantegiko arduradunarekin, Fermin Mendia, egon naiz hizketan.
Zein da zuzena? Eskerrak Pello .....
etorri delari.
etorri delarik.
etorri da.
etorri den.
Aita alferra eta lotia, eta semea gauza bera. Han da:
Semea aitaren kutuna da.
Semea aitaren ezpalekoa da.
Semea aitaren besoetakoa da.
Semea aitaren begietakoa da.
Ortografiaren aldetik, zein da zuzena?
Esteban Urkiaga (Lauaxeta), olerkari bizkaitarraren mundualdia, 1905-1937, laburra bezain joria izan zen.
Hauxe bota zion Ciceronek Catilinari: "Aizu Catilina, kokolo hori quosque tandem?"
"Argi esango dizuet: tentel madarikatuak dira oposizioko guztiak!", adierazi zuen alkateak (hainbat herritarren aurrean).
Pott-eko hiru kide izan dira Bilbon: Ordorika (kantaria), Atxaga eta lturralde.
Hitz zerrenda hauetako batean hitz bat lekuz kanpo dago. Zeinetan?
Haizetea, tximista, kazkabarra, ekaitza.
Zauria, beltzunea, odolkia, ubeldua.
Suhia, erraina, aitabitxia, neba.
lturgina, igeltseroa, hargina, arotza.
Ez bizkarreratu niri zure zorroa! Zer esan nahi du?
Erantzukizuna zeurea dela, ez nirea.
Ez zarela nire kontura biziko, ez horixe!
Jan-edan kontuan neurriz ibili behar dela.
Zorren karga zeuk hartu behar duzula.
Zein da zuzena?
Jenio txarrez mintzatu zaidanak korrika irten da.
Horiek ez dira gaur egun kezkatzen didaten arazoak.
Lezakeenak egiten ez badu, zer eska diezaiokegu ez lezakeenari?
Jarrita daudenek ez diote Arantxarekin ateratzen zenari ezagutzen.
Ez nuen behar bezala garbitu, eta zauria ..... egin zait.