jakintza_avatar.gifMaite Goñi (euskaljakintza)

SINONIMOAK EMAN 06-03-11 (C aukera)

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea eta hemen ez azaltzea.
1. Lehen elur malutek agerian utzi zuten neguaren hurbiltasuna.
2. Ez zitzaidan buruan sartzen nola ibil zitekeen mutil hura bazter guztiak suntsitzen .
3. Zenbait zokotan goraka aritu zen jendea, ekintza hura egin zutenak txalotuz, heroitzat hartuz.
4. Azken batean, geu ere, horrela jarraituz gero, zulorik beltzenera amilduko gara.
5. Lanak gain hartu dionez geroztik, ez du sosegu handirik izan gure herriko alkateak.
6. Erlijio edo alderdi batetik aldentzean arrazoiei begiratu gabe jokatu behako genuke.
7. Eromena, antza , norberaren buruaren oharmena eragozten duen zirimola bat besterik ez da.
8. Neskatila haren xalotasuna edozein liluratzeko modukoa zen.
9. Paraje ederrean bizi dira, itsasoa begien aurrean eta pagadia etxe gibelean .
10. Haizeak joandako garaien errautsak harrotzen ditu.