ENTZUTEZKO ULERMENA: LEHEN ATALAZer moduz daude une honetan ikerlariak?
- Inoiz baino hobeto.
- Beti bezain ondo.
- Orain ez hain ondo.
Zerk jarri ditu ikerlariak kili-kolo?
- Klonazioaren inguruan jazo denak.
- Klonazioari buruz hainbeste aldiz hitz egin izanak.
- Esandako guzti-guztia gezurra izan dela ziurtatu izanak.
Zenbat aldiz hitz egin du Ana Zubiagak irratikoekin?
- Hego Koreako klonazioaz gehienez hirutan edo.
- Klonazioaz hiru aldiz bai, behintzat.
- Hemengo klonazioaz gutxienez hiru aldiz.
Zein datu da egia?
- Hwang-ek orain arte txakurrak baino ez dituela klonatu.
- Hwang-ek txakurrak eta katuak ere klonatu dituela.
- Hwang albaitariak animaliak klonatu dituela.
Gizakiaren klonazioari dagokionez, ...
- Den-dena gezurra da eta nahita eginda, gainera.
- Nahiz eta iruzurra izan, ez da hain kolpe handia gizartearentzat.
- lruzurra eta egia nahastuta daude lasterketa horretan.
BIGARREN ATALA
Zer irabazi nahi zuen Hwang-ek gezurren bidez?
- Hainbat artikulu argitaratzea aldizkarietan.
- Abilezia handia lortzea animaliak klonatzen.
- Ez da oso garbi ikusten oraindik ere.
Gizon horren zein alderdi gustatu zitzaion izugarri Anari?
- Den-dena inolako trabarik gabe, beste ikerlariei emateko asmoa izatea.
- Goi mailako ikerkuntza-enpresa pribatu bat sortzeko asmoa izatea.
- Beste ikerlari batzuk gonbidatu nahi izatea.
Zein zurrumurru hasi zen zabaltzen?
- Obuluak kontratua bukatzen zitzaielako ematen zituztela emakumeek.
- Erabilitako obulu asko laborategietakoak zirela.
- Hwang-en laborategiko ikerlari batzuen obuluak zirela.
Anaren ustez, etikaren aldetik zer ez da onargarria?
- Hainbat lantegitako emakumeak behartzea obuluak ematera.
- Obuluak kanpoko norbaitek dohainik ematea.
- Obuluak norberaren laborategiko langileengandik lortzea.
Hasiera batean zer pentsatu zuten ikerlariek?
- Desberdintasun kulturalarengatik ematen zituztela obuluak.
- Koreako eta hemengo jokabideak berdintsuak izan zitezkeela.
- Hwang-en jokabidea ez zela egokia etikaren aldetik.
HIRUGARREN ATALA
Poliki-poliki, zein susmo geratu da agerian?
- Hwang-en asmoa zelulak banatzea izan zitekeela diruaren truke.
- Diru asko ateratzen zuela zelulak salduz.
- Artikulua argitaratu zuenetik diru dezente lortu duela.
Argitalpenak direla eta, zer erabakitzen dute ikerlariek?
- Aztergai duten lana egokia den ala ez.
- lruzurren bat baldin badago argitaratu behar den ala ez.
- Txostena bidali behar dioten ala ez editoreari.
Zer gertatzen da zientzian?
- Aztergai duten metodologia aplikatuz beste zerbait argitaratzen dutela.
- lkerlari batek zerbait argitaratu ostean, besteak hori aztertzen hasten direla.
- lkerlari askok, argitaratu ondoren, iruzurra egiten dutela.
Antzeman al daiteke iruzurra izan den ala ez?
- Bai, lehentxeago edo geroxeago antzematen da.
- Bai, baina oso zaila da eta bitartean diru asko irabazten dute.
- Ez, eta, gainera, bi edo hiru urtean diru asko lortzen da.
Nolako egunak dira zientziarentzat?
- Zientziarentzat itsusiak, baina ez gizartearentzat.
- Itsusiak eta zipriztinez beteak.
- Ilunak, baina itxaropentsuak.
ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA
Auto handiak eta garestiak darabiltzagu orain harro-harro, baina gasolina erabat agortzen denean .....
- oilarrak egingo du kukurruku!
- harrapa ezak hori!
- negar orroak izango dira!
- orduan izango dira kontuak!
Nik egindako margoak ..... dira.
- zure bezalakoak
- zureak bezala
- zurearen bezala
- zureak bezalakoak
Idatzi dudanak ez nau gogobeterik utzi. Hau da:
- Ez naiz guztiz pozik gelditu idatzi dudanarekin.
- Ez dut gehiago idazteko gogorik.
- Ez dit merezi.
- Ez dut gogoz idatzi.
Zein da zuzena?
- Dagoeneko ez da etorri.
- Honezkero ez da etorri.
- Oraindik ez da etorri.
- Aurki ez da etorri.
Lanak berak bakarrik egin nahi ditu, inoren laguntzarik gabe. Hau da:
- Bere kolkorako.
- Bere baitan.
- Bere kabuz.
- Berekiko.
Nor bere buruarekin asko haserretzen denean:
- Madarikatu hori!
- Hi bizi haiz, hi!
- Harrapa ezak hori!
- Deabruak naramala!
Umeak haztea, zeregin luzea eta estutasun asko .....
- diharduena.
- dituena.
- dirauena.
- dituztena.
................. gustatu zitzaidan atzo eman zuten filma.
- Izugarri
- Pila
- Sekulakoa
- Itzela
Bai, bai, baina ez ..... ahaztu nik esandakoa.
- dakizula
- bekizula
- zaizula
- diezazula
Bilera igandean al da? Zein erantzun EZ da egokia?
- Hala omen da.
- Hala entzun dut.
- Bai, antza.
- Erne egon!
Zein da zuzena euskara batuan?
- Hori dionak arrazoia izan dezakela uste du.
- Deitu gaitu, baino ez diogu kasurik egin.
- Beti etxetik etxera dabiltzatenek ez dakite ezer etxez kanpokoaz.
- Etengabeko aldaketa dela eta, nekez bereizten ditugu zaharra eta berria.
Asko saiatu da nahi zuena lortzeko. Bestela esanda: Bere helburua lortzearren .....
- kristorena aritu da.
- egundokoan saiatu da.
- ahalekoak hartu ditu.
- inon direnak egin ditu.
Euskara zenbait arlotan atzeratuta badago, euskaldunek ..... dute errua eta ez euskarak.
- eurak
- eurek
- berauek
- beronek
Izugarrizko zeregina dugu esku artean, ..... Zein EZ da jarraipen zuzena?
- bai, alajaina!
- bai, uste!
- bai, alafede!
- bai, horixe!
Zein da zuzena puntuazio zeinuei dagokienez?
- Nire anaiak igeltsero jarraitu zuen; nik, berriz, irakasle.
- Nire anaiak, igeltsero jarraitu zuen: nik, berriz, irakasle.
- Nire anaiak igeltsero jarraitu zuen, nik berriz, irakasle.
- Nire anaiak, igeltsero, jarraitu zuen; nik, berriz, irakasle.
Zelan esaten zaio hegazti bati lumak kentzeari?
- Errun.
- Beratu.
- Zuritu.
- Lumatu.
Bejondeizula! Ondoko zein esalditan kokatuko zenuke?
- Hara: gaur ezin izan dut baina bihar lagunduko dizudala agintzen dizut, ..... !
- Hara: nahikoa kalte egin didazu dagoeneko, eta ..... !
- Hara: nahiago dut lan hau neuk bakarrik egin, ..... !
- Jaka polita erosi duzu arin batean, dendarik denda ibili gabe, ..... !
Alproja hura nire begien aurrean ez ..... jar eskatu nion.
- zitzaidala
- ziezadala
- ziezadala
- zidala
Zein eguraldi izango dugun esaten du irratian nahiz telebistan .....
- aro ikuskatzaileak.
- eguraldi asmatzaileak.
- aro ikusleak.
- eguraldi iragarleak.
Zein da aukera egokiena? Enpresak dietak, bidaiak eta otordu guztiak ordaintzen dizkio gerenteari; gainera,jaiegunak ere noiznahi har ditzake .....
- Kristolako txolloa!
- Hori pagotxa hori!
- Hori da kuxidadea!
- Horrek egin du egitekoa!
Bolada gaizto haren ondoren, ederki kostata atera ginen zulo beltzetik. Hau da:
- Bada egunkariak saltzetik bizi denik.
- Badaude egunkari