jakintza_avatar.gifMaite Goñi (euskaljakintza)

SINONIMOAK EMAN 06-05-27

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea eta hemen ez azaltzea.
1. Mendiko ibilaldi luzearen ondoren, zeharo akiturik , bertan loak hartu zuen.
2. Eskupeko barregarria eman zion taxi gidariari. Bera zuhurra izaki!
3. Kreditu txartela galdu eta mila euro ebatsi zizkioten.
4. Entzun duzu egundo horrelako astakeriarik.
5. Jokoan irabazi arren, irabazleak ez du zertan oilartu .
6. Baina zergatik arranguratzen zara? Zaude lasai, gauzak berez-berez konponduko dira eta!
7. Etxetik alde egin orduko, gela atondu behar izaten zuten neba-arrebek.
8. Asmoa banuen, baina ez nuen izan zuei deitzeko betarik .
9. Izugarrizko ekaitza izan zen eta harriak barazki guztiak hondatu zituen.
10. Gaixoa inozo hutsa da. Gizon ona baina inozo hutsa.