AHOZKOAREN ULERMENA I
Zein izan da Dorronsororen lan ibilbidea?
- Lehenengo, txirrindulari; eta soldadutzatik itzulitakoan, Albizturren masajista.
- Irungo ikastaroaren ondoren, makina bat urtetan txirrindulari eta masajista.
- Orbeatik Discoveryra, hogeita hiru urte inguru txirrindularitzan.
- Beste lanbide batzuetan gustura ez eta, azken hogei urteotan, masajista.
Garaipenei dagokienez, Balentinek ...
- Tourra eta Vuelta irabazten lagundu dio Lance Amstrongi.
- Amstrongi esker daki Tourra irabaztea zer den.
- Espainiako Vuelta hiru edo lau aldiz irabazi du eta Tourra, berriz, birritan.
- uste du Tourra irabaztea berezia dela eta bizimodua errotik aldatu diola.
Masajistak psikologo lanak ere egiten ditu. Izan ere, ...
- gauza ez denari biharamunean ateratzeko hauspoa eman behar izaten dio.
- ohituta dago irabazlearen nahiz atzetik dabilenaren kontuak beti isil-isilik entzuten.
- gogorra da karrerako gaiez jardun behar izatea karrera bukatu eta berehala.
- txirrindulariek edonon aipatzen dituzten kontuak entzuten ditu.
Masajistarentzat, txirrindularien sasoia zein den antzematea erraza da?
- Bai, ze ondo baino hobeto ezagutzen ditu hanketako muskuluak.
- Bai, batez ere bere ohiko txirrindulariena.
- Bai, ze ezagunek nahiz ezezagunek antzeko gorputzaldiak dituzte.
- Bai, Dorronsorok denbora eta egoera ezberdin asko igaro ditu eta.
Masajea ematean, masajistak honako irizpidea du:
- Betiko txirrindulariei, masaje gogorragoa; eta ezezagunei, berriz, arinagoa.
- Sasoian dagoenari gutxixeago estutu eta beharra duenari, aldiz, min eman arte.
- Minak esaten dio masajistari txirrindulariaren muga zein den.
- Txirrindulariaren beharraren eta gustuaren arabera jokatzen du.
AHOZKOAREN ULERMENA II
Gimnasia edo masajea ordezkatzeko makinak direla eta, zein da Dorronsororen ustea?
- Tresna horiek ez dutela balio, berak probatu ditu eta.
- Leher eginda datorren karmioilaria ez dela gai horrelako makina batean esertzeko.
- Zaila dela gimnasiak gorputzeko gaitzak bost ninututan sendatzea.
- Masajeak nahiz gorputzeko ariketak norberaren ahalegina eskatzen dutela.
Zein hizkuntzatan mintzatzen dira Dorronsoro eta bere aurtengo bost txirrindulariak?
- Batez ere ingelesez, taldeak ingelesa ikastea nahi du eta.
- Jatorri askotakoak direnez, masajistarekin ingelesez jarduten dute ezinbestean.
- Ingelesik gabe ere, elkar ulertzen dute masajistak eta txirrindulariek.
- Bostek dakite ingelesez, taldeko beste guztiek bezala.
Zergatik iritsi zen Dorronsoro Discovery Channelera?
- Taldeko txirrindulariak inork baino hobeto ezagutzen dituelako.
- Taldearen premiagatik eta Bruynellekin zuen ezagupideagatik.
- Miraririk egin ez arren, Bruynellen ustez onena delako.
- Nahiz eta onena ez izan, ez duelako inor lesionatzen.
Dopinga hizpide al da txirrindularien giroan?
- Ez; galdetu ezean, txirrindulariek ez dute gogoko horretaz hitz egitea.
- Ez; barruan erabat saihesten dute, Amstrongek izan ezik.
- Bai, kanpoan baino gehiago hitz egiten dute horri buruz.
- Bai, baina ez odola ateratzeko goiz jaiki beharra dutenean.
L’equipe aldizkarian argitaratu zenari buruz, zein da Dorronsororen iritzia?
- Gezur hutsa dela, masajistak aitorpenak egiteagatik dirua kobratu zuelako.
- Gertatzen dena gertatzen dela, barruan dagoena ez dela ezertaz ohartzen
- Berak ez ditu aintzat hartzen kanpoan egindako aitorpenak.
- Ez dio axola, kanpoan geratu denak barruko gauzen berri ez du eta.