jakintza_avatar.gifMaite Goñi (euskaljakintza)

SINONIMOAK EMAN 06-10-07

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea eta hemen ez azaltzea.
1. Hizketan hasi orduko antzeman nion bizkaitarra zela.
2. Urteen poderioz, elkarrenganako ezinikusia epelduz joan zen, baretzen ari den ekaitza bezala.
3. Mirentxu txikia zen izeba Asunen ilobarik kutunena .
4. Esaerak dioenez, zenbat buru hainbat aburu .
5. Daukan lanagatik-edo erretxinduta bizi da Mikel; ez da giro haren ondoan.
6. Milaka izar ttipi barreiaturik ortzian, zilar eta izotz anpulu dirdaitsuak bailiran.
7. Makina bat eszena anker ikus daitezke gaur eguneko filmetan.
8. Gorritzen eta zurbiltzen ari da emeki ortziaren gorritasun suabea.
9. Nagusien jarraibidea ez da beti egokia izaten gaztetxoentzat.
10. Zirimiria atertu ostean, eguzkia agertu zen atzera ere hodei artetik.