jakintza_avatar.gifMaite Goñi (euskaljakintza)euskaljakintza_logo_txikia.gif
2007ko maiatzaren 26ko
SINONIMOAK

Ondoko esaldietan parentesi artean dauden hitzen sinonimo egoki bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea, baina hemen ez azaltzea.
1. Baldin eta balio hori zerbaitetan baduzu, izugarrizko balioa du bizitzak.(funtsatzen)
2. Guk, kantariok, entzuleen aurrean komunikazio arazoak izan ditugu. (pairatu)
3. Ezin dizut esan, jakin ere ez baitakit , zenbat poema bihurtu ditudan kantu. (zehatz)
4. Horrenbestez, hitzen eta musikaren amaiera eman nahi nioke. (atalari)
5. Neu ere amildegiaren gorenean oso nengoen, ez aurrera, ez atzera. (gogaituta)
6. Galtzailea ez da nahitaez kikila; alderantziz, izan daiteke oso. (adoretsua)
7. Saharan jaiotzeak mundu hobe baten alde lan egiteko piztu omen zion. (grina)
8. Enpresa berri horrek handiak lortu ditu, epe laburrean. (irabazi)
9. Klima aldaketaren argien isla da NBEren laugarren txostena. (zantzu)
10. Gai horren eztabaidan iraun zuten hiru astean. (setati)