Miokardioko infartu akutua eta bularreko angina
- bi gaitz erabat desberdin dira.
- biak dira arteriosklerosiaren ondorio.
- biek eragiten dute arteriosklerosia.
- gaitz bakar baten bi izen desberdin dira.
Zer gertatzen da arteriosklerosian?
- Arteriak estutu egiten dira.
- Arteriak gehiegi zabaltzen dira.
- Zainetako odola arindu egiten da.
- Odoljarioa gertatzen da.
Zein gaitzetan hiltzen da bihotz puska bat?
- Infartuan.
- Anginan
- Infartuan eta anginan, bietan.
- Infartuan ez, eta anginan ere ez.
Nork du bihotzekoa jasateko arrisku handiagoa?
- Gazteak, nagusiak baino handiagoa.
- Arraza batzuetakoek, beste
batzuetakoek baino handiagoa. - Menopausia ondoren dagoen emakumeak, menopausia aurretik dagoenak baino handiagoa.
- Familian halako kasurik behin ere izan ez duenak.
Arrisku faktoreak kontrola daitezke?
- Bai, denak kontrola daitezke.
- Ez dago batere kontrolatzerik, batera joaten direlako.
- Beste batzuk bai, baina sedentarismoa saihesterik ez dago.
- Haietako batzuk bai, tabakoa erretzearena, esate baterako.
Nolakoa da bihotzeko atakeetako mina?
- Aldagarria: handiagoa edo arinagoa, gorputzaren jarreraren arabera.
- Oso zorrotza, puntu zehatz batean sentitzen dena.
- Bularrean sentitzen da, baina bularretik kanpo ere nabari daiteke.
- Besora joaten bada, bularrekoa desagertu egiten da.
Berez desagertzen da bihotzekoaren mina?
- Infartuarena berez desagertzen da, tratatu ez arren ere.
- Ez da behin ere desagertzen, tratatzen ez bada.
- Anginarena ez da berez desagertzen.
- Anginarena bai, infartuarena ez.
Zer hartzen da kontuan bihotzekoaren diagnostikoa egiteko lehen unean?
- Odol-analisia.
- Analisia eta elektroa.
- Mina eta elektroa.
- Mina eta odolaren analisia.
Zer egin behar da infartua gertatzean?
- Medikuarenera jo lehenbailehen.
- Lasai egon, ez baitago hiltzeko arriskurik.
- Minik ez badago, ez dago osasun zerbitzuetara joan beharrik.
- Ez da komeni gaixoa mugitzerik, ez ezer egiterik.
Infartuaren tratamenduari dagokionez,
- aspirinak zain barruko oztopoa handiagotzen du.
- angioplastia egiteko kable bat sartzen da izterretik.
- aspirina ematen bada, angioplastia egin behar da ezinbestean.
- angioplastiak zaina itxi egiten du.