Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.
HAZI AHALEAN TTIPITU
Gaur arte ez nintzen ohartu (1) hazi (bihi, bikor, muin, niniku) hitza eta hazi (handitu, ondu, indartu) aditza umaldi bereko senide bixkiak dituela euskarak. Bai uste ederra hazitzen dena bakarrik atzera (2) hazi bihur litekeela uste izate hori! Edo alderantziz: hazia bere baitan (3) daramana baizik (4) ezin dela hazi, ezin dela handitu, ezin dela ondu, ezin dela edertu uste izate hori! Ustea edo egia enpirikoa? ... Ez al da hori Nietzscheren "taigabeko itzulera" sonatua (5) baino puskaz oharmen finagoa? ..
Bai, hazi egiten díra munduko sorkari guziak, baita sentimenduak eta ametsak ere, handitu ahalean atzera beren haziraino biribiltzeko, ttikitzeko; umotu (6) eta edertu ahalean beren muinera bildu, berriz atzera niniku, bihi eta hazi bihurtzeko. Ez al da ederra, euskarak jaso duen metafora zahar horí? Beste hizkuntza klasikoetan ematen ote da paradoxa eder horrenik? Mereziko luke aztertzeak. Niri bat-bateko ideia single honek, behiala (7) Marginalia inarrosle (8) hartako 106. kalean Josebari aditu( 9) nizkion burutapen (10) batzuk ekarri dizkit akordura:
Badirudi gauza orok izatea eta ezizatea bere baitan daramala, eta gizasemea bion arteko trantzean etsitzen dela.