Zer da eguraldi ona Aurkene Iturriotzen iritziz?
- Telebistan iragartzean irribarrea eragiten duena.
- Hondartzara joateko aukera ematen duena.
- Aurkeneren ustez, ez dago eguraldi onik edo txarrik.
- Nahiz eta Euskadi tropikalaren aldekoa izan, ez du uste hemengo eguraldia txarra denik.
Jendeak egiten al dio kasu eguraldiari Euskal Herrian?
- Azken datuen arabera, hamarretik bederatzik bai.
- Donostian paseatzen ari denean kasu egiten diote, bestela ez.
- Asteburuetan kasu handiagoa egiten dio jendeak eguraldiari.
- Datuen arabera jendeak kasu egiten dio, baita errieta egin ere .
Aldaketa handia izan da Aurkenerentzat telebista utzi, eta Qué! aldizkarian hastea lanean?
- Bai, alde handia dago, berak dioenez.
- Aurkeneren ustez aldea handia da, nahiz eta aldizkaria oso ikustekoa izan.
- Ez, batez ere bitartekoak eta komunikatzeko erak berdintsuak direlako.
- Ez, batetik bestera aldeak egon arren.
Telebistatik aldizkarira joateko erabakia
- oso zaila izan da, ia-ia hogei urte eman dituelako telebistan.
- ez da zaila izan, horren beharra zuelako.
- ez da erraza izan, eta horregatik negarrez eman zuen azken eguraldi iragarpena.
- tristuraz eta negarrez hartu zuen, lagun asko utzi dituelako telebistan.
Zein da Gipuzkoako Qué! aldizkariaren lanik garrantzitsuena?
- Egunero agenda eta hiruzpalau orrialde idaztea.
- Albiste sortak idaztea 18 ordezkaritzek ematen dituzten berriak baliatuz.
- Egunero hiruzpalau orrialde betetzea Gipuzkoako gertaeren berri emanez.
- Madrilekoekin batera Gipuzkoako orri lokalak idaztea.
Qué!aldizkariko ordezkaritzetan
- bertako berrien orrialdeak eta Madrilen argitaratzeko tarteak idatzi behar dituzte.
- Madrilen irakurtzeko moduko berriak idatzi behar dituzte.
- bertako gaiak Madrileko tartetxoetan argitaratzeko baino ez dituzte jorratzen.
- Euskal Herriko berri guztiak jorratzen dituzte.
Qué! aldizkaria
- hasieran dohain banatuko da, baina gero ez da horrela izango.
- Gipuzkoa osoan eta Bilbon doan banatzen da.
- Donostian eta lrunen baino ez da banatuko Gipuzkoan.
- doan banatzen da banatzaile sare baten bitartez hainbat lekutan.
Aurkenek ze arlo jorratu ditu telebistan?
- Arlo guztiak, kirola ere bai tarteka.
- Arlo guztiak, iragarkiak izan ezik.
- Gehiago dira jorratu dituenak jorratu ez dituenak baino.
- Gehienak, eta harro dago egin dituen lan guztiekin.
Aurkeneren ustez, telebista egiteak harrapatzen du?
- Nahiz eta beldur eszenikoa izan, bai.
- Batere ez, ez duelako komunikatzerik lortzen.
- Kamera aurrean egoteak ez du erakartzen; komunikatzeak, berriz, bai.
- Ez du kamera aurrean agertzeko inolako beharrik, beldurra galdu badu ere.
Iturriotzek, kamera aurrean aurkezten ari zenean, ezin izaten zuen inoiz burutik kendu
- jendeak prakei buruzko zein iritzi izango zuen.
- ikusleak berari buruzko iritzia lantzen ariko zirela.
- hurbilekoek zein kritika egingo zioten.
- esaten zuenari buruz, ikusleek zein iritzi izango zuten.