euskaljakintza72.gifMaitane Satrustegi (euskaljakintza)jakintza_avatar.gif

EGA ariketak: LEXIKOA 12

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Kuba triste dago, Juan Martin Elexpuru

kuba.jpgNagusien etxe dotorea eta museoa, esklabuen bizileku ziztrinak (1), zigor-gelak eta tortura-tresnak; baso gerizatsuan, kafe-arbola basati (2) eta landare tropikalen artean, lozorroan (3), lehortegiak (4) eta kafe-errota zaharrak. Nagusi eta esklaburik gabeko kafe-etxalde bakarti honetan, itzalpe lurrintsuan (5), garai bateko biztanleen animak sentitzen dira aidean, ia hitz egin daiteke beraiekin, beren hasperen (6) eta kexuak entzun daitezke ixiltasunean.

Urruti gabe dagoen Lorategi Botanikoan ere pasiatu dugu guztiz ezezagun eta eder zaizkidan ehunkada landare-motaren artean. Beherakoan gelditzeko agindu dio Alcidesek txoferrari. Bide bazterreko mango arbola batera igo eta astindu (7) egin du. Urtsu-urtsuak (8) daude. Zein gauza gozoa arbolatik hartutako mango heldua (9). Gero mendian behera datorren errekatxo batera jo dugu esku likinduak (10) garbitzera.

Kuba triste dago, Juan Martin Elexpuru (Elkar, 1994)