euskaljakintza72.gifMaialen Otamendi (euskaljakintza)jakintza_avatar.gif

EGA ariketak: LEXIKOA 17

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Hamar manamenduak, Xabier Etxaniz Rojo

hamar.jpgFernandok telefonoa hartu eta etxeko zenbakia markatu du. Engoitik (1) bihotza ez zaio azkartzen. Dagoeneko ez du motelka (2) hitz egiten. Ohituta dago eta ohiturak (3) ematen duen ziurtasunaz (4) hitz egin dio Mariari. Mariak etsipenaz (5) jaso du berria eta pentsatu du lana dela garrantzitsuena, eta, txarrenean ere, Fernandok bazkalduko ez duen arroz entsalada prest (6) izango duela afarirako. Mariak gogorarazi (7) dio datorren domekan (8) bere gurasoen urteurrena dela eta bazkaltzera joango direla. Musu bat bidali diote elkarri eta biek eskegi (9) egin dute telefonoa. Fernandok egunkaria hartu du eta irribarre bat agertu zaio ezpainetan. Maria, haserre (10), gurasoei zer oparitu hasiko da pentsatzen.

Hamar manamenduak, Xabier Etxaniz Rojo (Erein, 2002)