euskaljakintza72.gifIñigo Lekuona (euskaljakintza)jakintza_avatar.gif

EGA ariketak: LEXIKOA 18

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Connemara gure bihotzetan, Julen Gabiria

connemara.jpgEsana zion, bai, Jabiri, ahalegin (1) horrek ez zuela ezertarako balio: edan, edango zutela, eta ahal zen heinean (2) arazoak ahaztu ere bai. Eta hitz egin ere nahikoa eta aukeran, baina horrek ez zuela Txemaren eguneroko tristura lausotuko (3), ezpada alderantziz, zeren pena hori eragiten zioten oroitzapenak (4) izan baitziren hizpide (5) garagardoz betetako arratsaldean, eta modu horretan Eiderren irudia berritu eta berpiztu baino ez zutela egiten. Esana zion Jabiri, eta honek ulertu ziur aski, baina Txema zen berbetan (6) jo eta dale ibiltzeko beharra zuena. Ahaztu nahian gogoratu beharra, alegia. Eta orain, tabakoaren hatsa (7) itsatsirik zuten maindire artean erdi itzarririk (8), mingaina trapu bihurturik zuen eta aho-sabaian igurtzitzean (9) garagardoarena baino gehiago kaka ustelarena izan zitekeen zaporea hartzen zion bere listuari (10). Eta okerrena zena, Eider, Eider, Eider, Eider...

Connemara gure bihotzetan, Julen Gabiria (Elkar, 2000)