euskaljakintza72.gifAitor Lakunza (euskaljakintza)jakintza_avatar.gif

EGA ariketak: LEXIKOA 19

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Hontzaren orduak, Jesus Mari Olaizola "Txiliku"

hontzaren.jpgAlde egin zenidan behin, baina ez ezazula pentsa ahaztuta zaitudanik... Zuk ere larrutik ordaindu (1) beharko duzu zor didazuna. Ordutik hona beste zenbait gauza gehiago ere jakin ditut, gainera... Ezagutzen dut albaitari (2) horrekin duzun zera... On Antonio du izena, ez da hala (3)?

Harri eta zur (4) geratu ninduan. Atzaparkada (5) batez biluzik utzi izan banindu bezala. Ezagutu egin nindian. Nola gainera!

-Ez zaizkit batere gustatzen zu bezalako azkar ustekoak -jarraitu zian-. Lehengoak, oraingoak, eta gainera azkar ustearenak, denak ordainduko dizkidazu, infernua mundu honetan dagoela egia den bezala!

Esku eta hankaz lotuta bezala sentitu ninduan. Ni eta nire ingurukoak kakazteko adina bazekian putaseme hark, eta jendeari egiten zizkionak ezagututa banekian gorriak ikusi (6) beharko nituela. Bere eskuetan nengoan!

-Zatoz, usapal (7) koittadutxoa! Nik erakutsiko dizut gizonen artean nola jokatu behar den -esan zidaan, eta lepotik besoa botaz barrurantz eraman nindian.

Elkarrekin sartu gintuan bentara (8). Ordurako mahaian zeudean gehienak. Hutsune baten bila ibili ninduan, hara joan eta Izaña alu (9) hura baztertzeko. Zerrapo nazkagarri (10) hartatik ahalik eta urrutien eseri nahi nian, baina, bere eskopeta-zorroa eta kartutxera esku batean zituela, nahi zuen lekura eraman nindian, zorro hartan zeramana eskopeta desarmatua izan ordez kargatutakoa balitz bezala.

Hontzaren orduak, Jesus Mari Olaizola "Txiliku" (Elkar, 1999)