euskaljakintza72.gifAlejandro Cuadrado (euskaljakintza)jakintza_avatar.gif

EGA ariketak: LEXIKOA 25

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Apologia, Julian Peña

apologia.jpgNi Ramón Merchán, ezizenez "Ibiltari Amorratua" oso ibilzalea (1) naiz eta gainera amorratuta (2) nago, gero eta amorratuago.

Terrorista naiz; hobeto esateko, izan naiz, dagoeneko ez naiz ezer ere; baina ez ohiko terrorista, ez helburu ezinezkoen, zuzentasun itxuragabeko (3) baten edo zorion perfektuaren alde borroka egiten omen duen horietako bat. Ez naiz inoiz ezker ez eskuin muturreko taldeetako kide (4) izan. Ez dut paradisua irabazteagatik hil, ezta estatu berri baten ernamuina (5) sortzeagatik ere, ez diet enpresariei mehatxurik egin diru eske, ez diot klase borrokaren azterketari inolako ekarririk egin, ez dut panfleto inozorik idatzi, ezta zapaldutako gutxiengo etnikoen eskubideak aldarrikatu (6) ere.

Nirekin ez zegoen tratuan (7) ibiltzerik. Duintasun (8) hutsagatik izan naiz terrorista, onar nezakeen bizimodu bakarra zelako.

Gogoan dut nire haurtzaroko arratsalde bat: ni, ogi eta txokolatearekin, telebistarean aurrean eserita; artean oso txikia nintzela, pantailak gau eta egun egiten zuen dir-dir, baina nire gogoan irudi bitxi bat geratu zen itsatsita: txanodun batzuk, beren armak gizaki izutu eta ahuspeztuen (9) multzo bati destaturik (10). Alde guztietatik ertzainek ingurutatu ere, lasai jarraitzen zuten txanodunek, egoera menperatuz, pistolen munturrez elkarrekin keinuka. Furgoneta bat iritsi zen...

Apologia, Julian Peña (Elkar, 2005)