euskaljakintza72.gifUnai Cobos (euskaljakintza)jakintza_avatar.gif

EGA ariketak: LEXIKOA 26

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

SPrako tranbia, Unai Elorriaga

sp.jpgBakarrik (1) zegoen Lucas telebista aurrean. Luzera-jauziak ziren, olinpiadetan. Atletek harean utzitako arrastoak (2) zenbat neurtzen zuen kalkulatuz dibertitzen (3) zen. Thomson-ek irabazi (4) zuen azkenean (edo Smith deitzen zen? edo Reynolds?). "Thomson izan da" pentsatu zuen Lucasek, eta gaztetan ezagutu zuen ingeles hura oroitu (5) zuen. Haren iloba izan zitekeen telebistakoa. Baina atleta beltza zen eta Lucasen laguna (6) ilegorria eta, geroago gogoratu zen, Madril inguruan fusilatu zuten eta ez zeukan seme-alabarik; neskalaguna (7) bai, herrian, Cardiffen, eta Lucasek berak idatzi zion neskari -ilegorria (8) hura ere-, eta laguna ez zen gainera Thomson deitzen, Johnson baizik, mutil ona, onetan.

- Jackson-ek irabazi du -azaldu zion Mariari salara (9) sartu orduko.
- Johnson-ek irabazi du luzera-jauzia -esan zion hiru ordu geroago Marcosi, etxera (10) ailegatu zenean.

SPrako tranbia, Unai Elorriaga (Elkar, 2001)