Shantalen Amundarain (euskaljakintza)

EGA ariketak: LEXIKOA 37

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Ai ama!, Arantxa Iturbe

aiama.jpgBadira oso ondo antolatzen (1) diren aita-ama bikoteak. Txandakatuz (2), ardurak banan-banan izendatu eta "orain zuk, gero nik"erabakitzen dutenak. Ez da ohikoena (3). Eta gainera, ez da beti posible izaten. Baina ez da kasualitatea, posible denetan ere, zamaren(4) zatirik handiena amak hartu behar izatea. (Non daude pardelak? Zer jantziko diot? adibidetarako. Ardura (5) txikiak, bai. Baina eguneroko ardura txikiek sekulako (6) zama hartzen dute denboraren poderioz.
Aitarena beste ikuspuntu (7) bat da, halere. Ez nirea.
Amatasuna eta aitatasuna elkarrekin bizitzeko erabakia hartu arren, amatasuna amok bakarrik bizi dugulako ari naiz amatasunaz. Eta amatasuna bizi dudalako ausartzen (8) naiz esatera gauza asko aldatu beharko direla gure gizartean, egunen batean, gizon-emakumeok berdintasunera (9) iritsi nahi baldin badugu. Eskubide eta aukera berdintasunera, alegia(10).

Ai ama!, Arantxa Iturbe
Alberdania,1999