Irati Otamendi (euskaljakintza)

EGA ariketak: LEXIKOA 46

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Telefono kaiolatua, Harkaitz Cano (Irati Otamendi)

telefono-kaiolatua-.jpgHilabete bazen itsasoratu ginela
Bizarra luze genuen eta alkandorak
zarratatuta (1).
Ezpainetara lapatutako
elur maluta idorrak (2) bailiran
trostan ainguratzen ziren gatz aleak
eztarri (3)-zuloetara.
Ezerekin estropozorik (4) ez egiteko
arretaz nabigatzen genuen,
hanka-puntetan ibiltzen ginen
olatuen gainean
ur zuloz inguratuta geunden hartan.
Egunsenti (5) batez, esnatzean
nork bere postutik
itsasoa gorriz tindaturik (6) bistatu genuen
harrituta.
Isiltasunak bere iritzia (7) azaldu ostean
zuhurki (8) mintzatu zen gabiara igota
lau horizonteak eskura zituena:
-Ez, ez da zuek uste duzuena.
Sotoetako ardoa aspaldi ahitu (9) zitzaigun.
Kontinenteak dira
odolusten (10) ari direnak.

Telefono kaiolatua, Harkaitz Cano
Alberdania, 1997