Beñat Ventureira (euskaljakintza)

EGA ariketak: LEXIKOA 48

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Ifar aldeko orduak, Joseba Sarrionandia

ifar_aldeko.jpgIbar (1) osoa iluntasunean, gure sorlekua. Han jaioak ginen, lurrak bozkarioa (2) mingosten duen lekuan, lurrak giza jendeari nekadura inposatzen (3) dion lekuan. Han eraikia zuten gure aiten aitek etxea, ibiltzeaz nekaturik, noragabeziaz unaturik (4), sustraiak bertan botatzea, nekazaritzan zailtzea eta egoitzaren lehen oinarriak finkatzea deliberatu (5) zutenean. Eta han ari nintzen ni hazten, okarana (6) bere arbolan bezala. Hantxe mutiltzen zen ene haurtzaro tipi eta garratza, abar (7) gainean zintzilik, gure arbasoen lurrean.

Gero, isiltasuna arren, zentzazioa izan nuen ene (8) albotik jendea pasatzen ari zela, ene albotik gurpilak biraka pasatzen zirela, eta animaliak arnas hestuka (9) pasatzen zirela. Eta izpiritu inbisibleek, albotik pasatuala, larrua, haragia eta hezurrak ere ukitzen zizkidatela senditzen nuen. Izuturik (10) zutitu nintzen.


Ifar aldeko orduak, Joseba Sarrionandia
Elkar, 1990