Azkenaldian non kokatu ditu Koldo Izagirrek bere liburuak?
- Mendialdean.
- Portuetan.
- Atzerrian.
Zein hizkuntzatan idazten du Izagirrek literatura?
- Euskaraz bakarrik idazten du.
- Euskaraz idazten du normalean, baina japonieratik itzulpenak egin izan ditu.
- Euskara eta gaztelaniaz gain, ingelesez ere idazten du.
Zein genero lantzen du Koldo Izagirrek?
- Poesia, nobela, ipuingintza eta saiakera.
- Poesia eta narrazioa.
- Aldizkarietan bakarrik idazten du.
1978an Oh! Euzkadi literatura aldizkari berritzailea sortu zuen Saizarbitoria eta beste idazle batzuekin. Zer gai jorratzen zituzten?
- Euskal Herriko politika.
- Filosofia.
- Euskal literatura.
Zein urtetan eta non jaio zen Koldo Izagirre?
- 1987an, Hondarribin.
- 1953an, Pasaian.
- 1912an, Irunen.
Zer egin zuen 80ko hamarkadan liburuak idazteaz gain beste autore batzuekin?
- Hainbat euskal autoreren poesia disko batean bildu zuen.
- Bernardo Atxagarekin elkarlanean Panpina Ustela aldizka atera zuen.
- Mirande eta Sarrionandiarekin poema bilduma bat plazaratu zuen.
Zertarako euskaratu ditu beste hizkuntzetan idatzitako hainbat liburu?
- Ipuingintza garatzeko, beste kultura batzuetako literatura ezagutu eta itzultzeari garrantzia eman dio.
- Itzulpengintzan aritu behar izan du dirua irabazteko.
- Euskaldunok kanpoko literaturari buruz zerbait gehiago ezagut dezagun.
Ironiari buruz zer iritzi du Koldok?
- Bere ustez, ironia ez litzateke erabili behar literaturan, dena nahasten duen tresna besterik ez baita.
- Gero eta gehiago erabili behar da; izan ere, gauzak modu sinplean azaltzea aspergarria baita bere ustez.
- Ironia gai komikoetan bakarrik erabili behar da. Gai serioetan ez du lekurik.
1990. urtean ... filma zuzendu zuen.
- Offeko maitasuna
- Ke arteko egunak
- Ikusten zaitudanean
Autopsiarako frogak...
- hildako ugari agertzen diren nobela beltza da.
- euskarari buruzko saiakera liburua da.
- poesia bilduma bat da.