Non jaio zen Kirmen Uribe?
- Kostaldean, Ondarroan
- Kostaldean, Donostian
- Barnealdean, Gasteizen
Nola edo non konturatu zen idazlea izan nahi zuela?
- Bilbon ikasten zegoela.
- Bere amak aholkatu zion.
- Trenton, Italian, zegoela, Euskal Herritik urrun.
Non jaso zuen bere lehen literatur sari garrantzitsuena?
- Euskal Herritik kanpo.
- Kartzelan.
- Ondarroan
Zergatik eraman zuten kartzelara?
- Derrigorrezko soldadutzara joan nahi ez zuelako.
- Lapurretagatik.
- ETAko kide izateagatik.
Italian amaitu zituen ikasketak, baina hara joan aurretik zer ikasketa egin zituen?
- Euskal Filologia ikasi zuen.
- Ingeles Filologia ikasi zuen.
- Hizkuntza erromanikoak ikusi zituen.
Landutako arlo guztietako zeinengatik da bereziki garrantzitsua?
- Haur eta gazte literaturagatik.
- Saiakeragatik.
- Poesiagatik.
Poesian horren ona izateak zer ondorio ekarri dio?
- Espainia mailan bere izena asko zabaltzea.
- Beste hizkuntzetara itzulia izan eta AEBetako hainbat unibertsitatetan irakurtzen aritu izana.
- Mundu mailako ospea ekarri dio.
Zein da hauetatik berak idatzitako eleberri ospetsua?
- Leturiaren egunkari ezkutua (1957)
- Bilbao-New York-Bilbao (2008)
- Londres kartoizkoa da (2009)
Zein gai lantzen du, bereziki, Bilbao-New York-Bilbao liburuan?
- Bere familia arrantzalearen historia kontatzen du.
- Etxetik alde egiten duen gazte baten istorioa kontatzen du.
- Agure baten gaztetako bizitza kontatzen du.
Zergatik da garrantzitsua Bilbao-New York-Bilbao eleberria?
- Espainiako Literatur saria irabazi zuelako 2009an.
- Poesia saria irabazi zuelako 2010ean.
- Nazioarteko literatur saria irabazi zuelako 2009an.