| Hain da handia etxea, non gauean bakarrik geratzearen beldurrez txikiagoa erosiko baitugu. | | |
| Goizean goiz abiatu banaiz ere, iritsi orduko krisketaz itxia zuen atea irakasleak. | | |
| Selektibitatea gainditu eta oporrak lasai pasa ahal izateko, gogor lan egin beharko dugu urte osoan zehar. | | |
| Izebaren gaixotasuna larria den arren, badu sendatzeko aukerarik egun dauden medikuntzaren aurrerabideei esker. | | |
| Ama etxera iritsi denean, garbitzeke nituen bazkaltzeko erabili ditudan ontzi guztiak. | | |
| Asteartean azterketa jarriko didala esan dit Matematikako irakasleak. | | |
| Pentsatzen genuen bezala, tabernak 03.30ean itxiko dituzte. | | |
| Amonak jositako soinekoa jantzi du Irenek ikasturte amaierako festan. | | |
| Lorena zu bezain trebea da dantzan, baina ez dauka zuk bezainbeste malgutasun. | | |
| Hobe dugu ariketak lehenbailen bukatzea; irakaslea, bestela, haserretu egingo da eta. | | |