Arte martzialak dantzan: Capoeira

Capoeira: hainbat mugimendu Artikulu luzeak gutxiengo batek irakurtzen dituela eta, gaurkoan, labur-labur capoeirari buruzko informazioa emango dizuet.

Hasteko, historia azaldu nahi nizueke:

Capoeirak dantza eta borroka bateratzen ditu, bere jaiotza aztertu besterik ez dugu horretaz jabetzeko. XVI. mendean, portugesak Afrikako jendea esklabotzat hartu eta Brasilera eramatean sortu zen. Esklabo hauek borroka egiteko modu bat sortu zuten ihaultzen zituzten portugesei aurre egiteko. Baina, berez, borroka modu hau debekatuta zutenez, dantzarekin konbinatu zuten.

Capoeira hitza dantzarako erabiltzen zuten lekutik dator. Clareiatik hain zuzen ere, belar motzeko zirkulua. Clareia hitzak, ondoren, Capoeira hitzera eboluzionatu zuen.

Dantza hau praktikatu ahal izateko, musika behar-beharrezkoa da. Horretarako, sustrai Candomblearrak dituen musika erabiltzen da, bertako erritmoa, mugimendua eta instrumentu nagusiak erabiltzen direlarik. Oinarri Afrobrasilera du, familian eta kulturan oinarritutakoa. Letrak eta mugimenduen izenak, berriz, bertakoei hartutakoak dira.

Musikarako erabiltzen dituzten instrumentuak ezberdinak dira zonaldearen baitan, baina nagusienak eta guztiek erabiltzen dituztenak ondoko hauek dira:

Berimbau: Capoeiran erabiltzen den instrumentu nagusia, makila, alanbre eta kalabazaz osatua.

Caxixi: Berimbaua erabiltzeko beharrezkoa da. Saskitxo bat da, zenbait hazi, oskol eta antzekoz betea, Berimbauaren sokaz baliatuz, erritmo berdinean mugitzen delarik.

Pandeiro: Berimbauaren akonpainamendua egiteko instrumentu erabiliena da. Esku, ukondo, belaun edota hankez jotzen dute.

Atabaque: Perkusiozko danborra, larruz eta egurrez egindakoa. Honen helburu nagusia erritmoa markatzea da.

Nekez imajina ditzakegu, mundu honetan sartuta ez bagaude, behintzat, capoeiraren mugimenduak. Horregatik, animazio hauen bidez mugimendu ohikoenak erakutsiko dizkizuet, besterik gabe:

Ginga, mugimendu nagusiena:

Headsprin:

Au de costa:

Lehenik, Macaco, eta, ondoren, Queda de rins, biak nahastuta :

Handstand whirling:

Capoeirari buruzko zertzelada nagusiak adierazi dizkizuet, esan bezala, labur-labur. Informazio gehiago nahi duenak Argentinako elkarte honen webguneari bota dakioke begirada bat, edota ingelesez dagoen orrialde hau bisitatu, mugimendu gehiago ikusteko.

2 Responses to Arte martzialak dantzan: Capoeira

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.