Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Artea ala negozioa?

Orain dela bi urte, 2008ko udan, gurasoak, anaia eta ni New Yorkera joan ginen hamar egun igarotzera. Hiria benetan zoragarria, bizia, mota guztietako jendea, auzo erabat ezberdinak… Inoiz ikusi dudan hiririk ikusgarriena. Empire State, Statue of Liberty edota Times Square ikusi ondoren, Brooklyngo zubi ondoan dagoen portua ikustera jo genuen. Hantxe bueltatxo bat ematen ari ginela, Bodies the Exhibition izeneko erakusketa bertan kokatzen zela ikusi, eta amak bertara joatea proposatu zigun. Anaia eta nik museoa zela entzutean, ezezkoa eman genuen, jada nekatuta baikeunden. Amak, orduan, mesedez esfortzu bat egiteko eskatu zigun: artikulu bat irakurria zuen erakusketari buruz, eta benetan interesgarria zela aitortu zigun.

Horrela, elkar hartu eta barrura sartzea erabaki genuen. Erakustaldia ikusi ondoren, aho bete hortz geratu nintzen. Guztioi gomendatzen dizuet, aukera baduzue behintzat, bertara joatea. Erretzaile baten birikak eta erretzen ez duenaren birikak ikusi ahal ditzakegu; nolakoa den fetu bat hilabete batera, bitara edota seitara; muskuluak baino ez dituen pertsona bat, beste bat zainak baino ez dituena… Hau da, bertan dauden gorputz, fetu edota gorputz atal guztiak disekatuak daude eta gure barrenak nolakoak diren ikusteko aurkera aparta da; are gehiago biologia edota gorputza gustuko duzuenontzat. Hala ere, honek guztiak polemika sortu du. Nondik atera dira museo honetarako gorputzak, organoak edota fetuak? Donatuak izan al dira?

Hainbatek dioenez, gorpuak Txinako kartzeletan exekutatutako edota toruturatutako presoenak dira. Beraz, donatuak? Ez. Premier da Bodies the Exhibition-en antolatzailea, eta jakin badakigu hainbat pertsonak salatu egin dutela informazio hau argitaratua izan ondoren. Itxura denez, zazpi deabruak ikusi zituzten informazio hura ezeztatu nahian; dena dela, Premier-ek ezin izan du demostratu gorputzak ez direla Txinako presoenak. Horrela bada, aberrazio bat iruditzen zait ikusgai dauden gorpuak horrela lortuak izatea eta, modu berean, oraindik erakusketa ikusgai egotea. Ez hori bakarrik, zentzugabekeria eta arduragabekeria da nire ustez Txinako Gobernuak horrelako gauzak egitea bertako hiritarrekin. Hitz gutxitan esanda, hau erabateko gorpu-trafikoa dela uste dut. Baina gobernua hori egiteko gai bada, zer ez du dagoeneko egin? Zer pentsatzen duzue herrialde hortako gobernariei buruz?

Nik egin nuen bezala, jende asko erakusketa hartara joango zen gorpuak nondik atera diren jakin gabe. Edukia guztiz interesgarria, bai; halere, gaur egun ezin dugu gorpu-trafikoa onartu. Aurreko gorabehera guztiak direla eta, erakusketaren sarreran kartel bat jartzera behartu dituzte, esanez bertako gorpuak agian Txinako poliziak kartzeletatik jasotako jendearenak direla. Horrez gain, beraiek hori ezin izan dutela ezeztatu aitortzen dute kartel horretan. Behintzat, erakusketa ikustera sartu baino lehenago jendea jakinaren gainean egon daiteke eta bakoitzak hortik aurrera zer egin nahi duen aukera dezake.

Ziur nago askoren iritziz erakustaldi honi boikota egin behar zaiola, ezin baita onartu XXI. mendean oraindik horrelako bidegabekeriak egitea gizakion bizitzarekin. Zuek zein konponbide proposatzen duzue? Erakusketa debekatzea bidezkoa dela uste al duzue? Nire ustez, nahiz eta ezin izan duten demostratu gorpuak ez direla Txinako kartzeletakoak, erakusketak benetan merezi du gauza berri asko ikasten baitituzu. Nire aburuz, gobernuak bertan eskua sartu beharko luke eta gorputzak nondik atera eta nora doazen kontrolatu. Gorputzak legalak badira, donatuak adibidez, oso ondo iruditzen zait horrelako erakusketa motak martxan jartzea.

, , , ,

6 Responses to Artea ala negozioa?

  1. Amaia 2010(e)ko azaroak 14 at 5:16 pm #

    Oso lan ona da Jone eta interesgarria dela esangonuke. Banekien museo honetaz zertxobait baina ez naiz inoiz geratu une batez fetuak, organoak e.a. nondik datozen pentsatzen! Hausnarketa interesgarria dela gehitzen dut. Benetan lan onak, argitaratzen dituzuenak. Zenbait bori-borian dauden gaiak eta beste zenbait oso orginalak! Zorionak!

  2. amaia.ruizdegauna 2010(e)ko azaroak 14 at 8:19 pm #

    Museo hau bisitatu zenuela esan zenidanean, zeharo harriturik geratu nintzen benetako gorpuak erabiltzen zituztela jakitean. Hala ere, donaturiko gorpuak izango zirela pentsatu nuen.

    Hala ere, aurreko batean prentsan irakurri nuen gorpu hauen jatorria agian ez zela hori zehazki. Lotsagarria iruditzen zait, horrelako egoera batetik batzuk dirua atera izan nahaia.

    Uste dut, era egokian azaldu eta landu duzula artikulua!
    Zorionaak 😉

  3. Saioa 2010(e)ko azaroak 14 at 8:31 pm #

    Ummmm….gai interesgarria benetan! Baina argazkiak nire gustukoak guztiz ez direla esan beharrean nago! Zorionak politte! 😉

  4. Lander 2010(e)ko azaroak 14 at 9:19 pm #

    Gai oso interesgarria benetan, nire lagunei zabalduko diet lana irakur dezaten. Lan izugarria, zorionakk

  5. maria 2010(e)ko azaroak 19 at 9:49 am #

    Asko gustatu zait gaia, oso interesgarria iruditu zait. Artikulua oso ondo dago: nola dagoen idatzita, eman duzun gomendioa eta abar.

    Museoa asko gustatuko zitzaidan arren, egia da garrantzitsua iruditzen zaidala gorpu horiek nondik datozen edo nondik lortu dituzten adieraztea, museoaren bisitariek gorputz disekatuak nondik datozen jakin dezaten.

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » Artea ala negozioa? -- Topsy.com - 2010(e)ko azaroak 15

    […] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Alazne Aguirre . Alazne Aguirre said: RT @euskaljakintza Artea ala negozioa? http://bit.ly/9xkcEm […]

Utzi erantzuna

-->