Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Atariko proba erantzuteko aholkuak

Atariko proba: nola erantzun? (Iturria: Nola atera EGA (euskara jakin gabe), Kepa Larrea. ELKAR)

Arau orokorrak

Entzumena alde batera utzita, beste galdera  edo itemei erantzuteko aztertzaileek oztopoak non jarri eta nolakoak diren erakusten saiatuko gara.

ARAU OROKORRAK

Galdera hitza baino item-a erabiltzea egokiagoa da, galdera hutsa baino gehiago azterketariak erantzun edo askatu behar duen pro­blema bat aurkezten duelako. Item hauek atal bi dituzte:

a) Lehen zatia edo planteamendua: enuntziatua, galdera, baiezta­pena, esaldia, hitz zerrenda, egoera baten azalpena … Itemaren planteamendu hau osorik irakurtzeak -eta ez gainetiko irakur­keta- erantzun egokia aurkitzen lagunduko dizu.

b) Bigarren zatia edo aukerako lau erantzunak (a, b, e, d), hots, hautatu behar dituen aukerak: bat zuzena eta hiru okerrak edo distraigarriak (inoiz aukera bat baino gehiago zuzena izan da edo laurak, okerrak).

· Irakur itzazu arreta handiz argibideak, oharrak eta galderak.

· Identifika itzazu galdera bakoitzeko hitz gakoak, berauek adieraz­ten baitituzte erantzun zuzena edo okerren baldintzak. Bai/ez eta zuzen/oker (gaizki) bezalako bikoteak funtsezkoak izaten dira ite­mek zer eskatzen duten ulertu ahal izateko. Beste hitz gako batzuk hauek izan ahal dira:

  • Aukeratu jarraipena / erantzuna
  • Zein galderari erantzuten dio?
  • Zeinek (ez) du zerikusia … rekin?
  • Zein (ez) dago ondo euskara batuan?
  • Nori / noiz esaten da?
  • Egokia / desegokia
  • Bestela esanda
  • Hortaz / beraz
  •  Osatu
  • Tokiz kanpo
  • Esaera
  • Zer esan nahi du?
  • Item guztiek berdin balio dutenez, egitzazu lehenengo errazenak, galdera zailetan denbora galdu barik. Horietan egizu marka bat eta gero, denborarik izanez gero, errepasa itzazu erantzun gabe utzita­koak.
  • Erantzun zuzena zein den ez badakizu, hasi ezabatzen okerren daudenak; horrela eginez, eliminazioz, erantzun zuzena asma dai­teke.
  • Erantzun bi ontzat ematen badituzu, gogora ezazu erantzun zuze­na bat bakarra dela -azterketa ondo egina badago-. Eta arrazoi berberagatik ezinezkoa da laurak txarto egotea.
  • Sarri askotan aukeretako esaldiek nolabaiteko paralelismoa gorde­tzen dute, hitzak errepikatzen dituztelako -inoiz koma (,) bateko al­dea baino ez da egon- edo esaldiek egitura bera dutelako. Azter­ketaria are gehiago nahasteko aukerak ez dira elkarren artean gehiegi nabarmentzen.
  • Nahasmenduak eta distraigarriak aukeren esanahiari, idazkerari edota zuzentasunari dagozkieke. Hau da, sarri esaldia gramatika aldetik zuzena izan daiteke baina, egoeraren arabera, desegokia.
  • Askotan aukeretan ez da galdera baten erantzuna eskatzen, enun­tziatu baten ondorio logikoa baizik.
  • Normalean letra kurtsiba, beltza edota komatxoak eta eten pun­tuak erabiltzen dituzte hitzez hitzeko aipu, esamolde eta zati adie­razkorrenetan.
  • Arreta berezia behar dute ezezko esaldiek, batez ere ezezko bi di­tuzten enuntziatuek eta aukerek.
  • Normalean hitzez hitz itzuli ahal diren esamoldeak -itzulpen litera­lak- okerrak izaten dira.
  • Erantzunetako esamolde okerretan inoiz erdarazko hitzen bat tar­tekatzen dute esaldi oker horri jator-itxura emateko. Honek ez du esan nahi, inondik ere, erdal kutsua duten hitz guztiak erantzun okertzat eman behar direnik.
  • Badira erdaratik hartutako hitz batzuk erdarazkoekin itxuraz antz handia dutenak (adiskide gaiztoak) baina bestelako esanahia (go­bernatu, mejoratu, aparta, propio, seinale…). Hitz horiek euskaraz esanahi berezia dutenez, sarri erabiltzen dituzte aukerak nahaste­ko.
  • Azterketa birpasatzean, alda itzazu erantzunak baldin eta txarto erantzun dituzula ziur bazaude. Horrela izan ezean, hasierako iri­tziak, intuizioak, balio du.

Aholkuak multzoka banatuta:

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->