atsotitzak

EUSKAL ATSOTITZAK

Orri hau euskal atsotitz edo esaera zaharrak lantzeko sortu dugu. Bertan, atsotitzak lantzeko lau ariketa mota topatuko duzu eta, ondoren, alfabetikoki antolatutako bilduma txiki bat. Ariketen sailkapena ondorengoa da:

  • 1-13: Emandako atsotitzaren ordaina topatu aukera anitzeko galdeketetan.
  • 14-15: Euskal atsotitza bere gaztelaniazko ordainarekin parekatu.
  • 16-23: Atsotitza osatu hutsunea betez.
  • 24: Esanahi bereko atsotitzak parekatu.

ATSOTITZAK

EUSKAL ESAERA ZAHARRAK

A zer parea, karakola eta barea!

Abendua jai huts eta gau huts

Abenduko eguna, argitu orduko iluna.

Aberatsa tranpa hutsa, pobrea amets hutsa.

Aberatsak, guztiak adiskide.

Abere gaiztoa da gorrotoa.

Adios: Frantzian Burdeos.

Adiskide honekin orduak labur

Afaldu nahi ez duenaren afaria beti prest.

Agur, bidea luze eta pausoa labur.

Agure onari ez ateak itxi.

Ahal dena, itsasoan den arrain hoberena.

Aho hertsirik ez da eulirik sartzen

Ahozabal luze logale edo gose.

Ahuntzaren umea, antxumea.

Aldi joana ez da itzultzen

Alferra beti lanez betea.

Alperra da ura joanda gero presa egitea

Alperrik egotea eta lan alperra egitea biak berdin.

Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen.

Amen: zu hor eta ni hemen.

Anbotoko beleak Anbotora nahi.

Andres trikilun tres! Boltsa handia eta dirurik ez.

Apaizak azken hitza bere.

Apaizaren lapikoa txikia baina gozoa

Apirilaren azkenean hostoa haritz gainean.

Ardi galdua atzeman daiteke aldi galdua berriz ez

Ardien kulpak bildotsak pagatu.

Ardo gozoak lau begi eta oinik ez

Ardo gozoak, lau begi eta oinik ez.

Arian-arian xehetzen da burnia.

Arotzaren etxean otzara aulki.

Arrautza esku batekin zartaginera botatzen ikasi aurretik ez dago ezkontzerik.

Arribe eta atallo urre gorriz bataio

Arrotzak eskua latz.

Asko balio du indarrak gehiago buru azkarrak.

Askoren mina tontoen atsegina.

Astarrak umea egingo dik hi mugitzerako!

Asto joan eta mando etorri.

Astoa nolako, zamukak halako.

Astoak mandoari belarri luze

Ataunen eta Zegaman egunez ikusi eta gauez eraman.

Atzerri, otserri.

Aurrera begiratzen ez duena atzean dago.

Auzoan uso, etxean otso.

Auzoko behiak erroak luze.

Azaroa bero, negua gero.

Azaroa hotz negua motz, azaroa bero negua gero.

Azaroa hotz, negua motz.

Azeria oiloen predikaria.

Azeriak buztana jaso ezin eta bai gabia.

Azienda ahulek arkakuso guztiak.

Azkar eta ondo usoak egiten du hegan

Bakoitzak bere astoari egiten dio arre

Bakoitzak bere opilari su.

Balantza duen aldera erortzen da arbola

Baleki gazteak, baleza zaharrak.

Baleuka eta balitz, elkarren ondoan dabiltz.

Balizko olak burdinarik ez.

Baneuka eta balitz elkarren ondoan dabiltz.

Baratxuria zazpi gaitzen kontrako janaria.

Bat eman eta bi hartu

Begi bat aski du saldunak eta ehun ez ditu sobera erostunak

Bere etxe pobrea erregerena baino hobea

Beste lekutan ere zakurrak oinutsik ibiltzen dira

Besteen faltak aurreko aldean geureak bizkarrean

Besteren ama ona, norberea askoz hobea.

Betelu: deabru guztien ukuilu.

Bihotzaren giltza, mihia.

Bista ona eta elkar ezin ikusi

Bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua

Bostak eta iluna txerria hiltzeko eguna

Burdina berotan jo behar da

Burua saldu eta txapela erosi.

Bururik ez eta txapela nahi.

Bururik nekatzen ez duenak, hankak nekatu behar.

Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.

Denbora badoa eta gu harekin.

Dezagun gutxi dezagun beti

Dirua morroirik onena eta nagusirik txarrena

Diruak malkarrak zelaitzen

Donean dontxoa nire gizontxoa gaur ez dago afaririk eta tori musutxoa

Edozein txoriri eder zaio bere habia.

Egarri dagoenari ur lohirik ez.

Egia da latz eta garratz.

Egia! Sudurraren ondoan begia.

Egia, askoren erregarria.

Egiak ez ditu bi bide.

Egon hadi lo eta jango dek mehe!

Eguerdiko euria egun guztiko euria.

Egur zaharra, su txarra.

Eguzki bera on ala gaiztoentzat.

Eguzkia eta euria Erromako zubia.

Eguzkia nora, zapiak hara.

Elur urte, gari urte.

Elur-melur ez nauk hire beldur, badiat etxean arto eta egur.

Entzun eta isil baiezko borobil

Eroriz ikasten da oinez

Errementariaren etxean zotza burruntzi.

Errementariaren etxean, zotza burduntzi.

Errezil: nekez jaio eta errez hil.

Errezo luzea eta afari motza.

Eskola-mutilak sasirik sasi, asko jan, eta gutxi ikasi.(Eskola umeak…)

Eskuko behatzak ere ez zituen jainkoak berdinak egin

Etxarri:lepoa bete txintxarri.

Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da.

Euskara bihotzean baina erdara ezpainean

Ez da beharra bezalako morroirik.

Ez da horixe atzo goizekoa

Ez dauka horrexek mingainean herdoilik.

Ez gehiegi hitz egin nahi ez bada huts egin

Ezinak ez du legerik.

Ezkondu eta damutu.

Ezkondutako urtea eta txerria hildako urtea onenak.

Ezkur urte, elur urte.

Gabiri: leku askotatik agiri.

Gaitza lapur isila

Gaitzarentzat ez da adinik

Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak ondo hartu

Gaur egin dezakezuena biharko ez utzi.

Gaur eguzkia okerreko bidetik irten da

Gaur hitza eman bihar haizeak eraman

Geroa alferraren leloa.

Gezurra esan nuen Getarian eta ni baino lehenago zen atarian

Gezurrak buztana labur.

Gezurrak hanka motza du

Gezurtiak zer duen merezi? Egia esatean ez sinetsi

Gizon buru zuri, oilanda zale.

Gizona gizon, katua mixon.

Gogoko tokian, aldaparik ez.

Goiz gorri, arrats euri

Goiz guztiak du bere arratsaldea.

Goizean oskorri, gauean iturri.

Goizeko laino gorri gaueko iturri

Gozoago beti auzoko ogia.

Guzien gogora egitea da gauza nekea.

Haitzean jaioak haitzera nahi

Haizea nora, zapiak hara.

Hala ez baldin bada, halatsu.

Han eta hemen txakurrak oinutsik.

Hara bi: zu bat eta bestea ni.

Haritz eroriari orok egur.

Haritz eroriari, orok egur.

Harriak ez du begirik

Hartzeko pronto emateko tonto.

Haurrak hazi, nekeak bizi.

Hegaztia airerako gizona lanerako.

Hemen hiru: txiki, pitxi eta piru.

Hil eta gero, salda bero.

Hobe da oinez eta segurura eta ez zaldiz eta zulora

Hobe da txori bat eskuan ehun hegan baino.

Hontzari, bere umeak eder.

Hor konpon Marianton!

Hori eta atariko haizea bat.

Hurrengo kukua ez du horrek entzungo.

Ibiltari gauean logale goizean.

Idiari adarretatik, pertsonari hitzetik.

Idiazabal: zeruko ateak zabal.

Ikasi du zaharrak, erakutsita beharrak.

Ilargi eta laino sorginentzat giro.

Inor ez da ikasia jaiotzen

Isilik dagoenak ez dio gezurrik

Itsuen herrian begibakarra alkate.

Jainkoa: bat eta bera nahikoa.

Jainkoa: gauza guztien gainekoa.

Jaioak, hiltzea zor.

Jakiteak ez du ogirik jaten.

Jan eta edan eta pakea eman.

Jaten duten santuekin ez dago fidatzerik.

Jesus, Maria eta Jose beti jan ea beti gose.

Joan hadi oiloak ferratzera!

Jokoa ez da errenta.

Kanpoan uso etxean otso

Kantari txarra beti kantetan dago.

Katurik ez dagoen etxean saguak dantzan.

Kukuak oker jo.

Kupel txarretik, ardo onik ez.

Lan azkarra, lan ahierra.

Lan lasterra, lan alferra.

Lanik errazena agintzea.

Lehen hala orain hola gero ez jakin nola.

Lehen hala, orain honela, gero ez jakin nola.

Lehenengo andrea da emazte, bigarrena senikide, hirugarrena gaitz eta kalte.

Lehengo lepotik orain ere burua.

Leku guztietan orak lau hanka.

Lurrak hazi eta lurrak jan.

Mando merkea, nagusiaren nekea.

Maria: Orion trumoia eta Markinan euria.

Marinelaren emaztea, goizean senardun, arratsaldean alargun.

Min neukan lepoan lotu ninduten zangoan

Munduan hiru gauza galtzen dira alperrik: pobrearen arrazoia, mendiko egur iharra eta alperraren indarra.

Munduan nahi duenak luzaroan bizi oiloekin ohera eta txoriekin jaiki

Nagia beti lantsu.

Nagusi askoren astoa goseak hil

Nagusiaren begiak gizentzen zamalariak.

Nahi bada jan egin behar da lan.

Nahiago dut to bat hamabi emango diat baino

Neke gaberik ez da bizitzerik.

Nerea nire eta zurea gure

Ni txapelgintzan hasiko banintz umeak bururik gabe jaioko lirateke

Nire etxeko kea, auzoko sua baino hobea.

Nola soinu hala dantza

Nolako zura, halako ezpala.

Non da nire gogoa han da nire zangoa

Non gogoa han zangoa.

Nori berea da zuzenbidea.

Nori berea, Jaunaren legea, nori berea da gizalegea.

Nork bere astoari egiten dio arre.

Ogi gogorrari hagin zorrotza.

Oiartzun: pareta zaharrak erantzun.

Oilarrak pixa egin baino lehen adiskidetuko haiz

Oilo ibiltari azerien jana.

Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik etorri ez.

Okila kantetan (kantatzen), euria atetan.

On egin deizuela janak eta kalterik ez edanak.

Ongi eginez gero loa osasuna ongi doa.

Osasuna munduko ondasuna

Otsoa aipatu eta otsoa atean.

Otsoa artzain

Otsoak ez du bere haragirik jaten

Santa Luzi gaua moztu eta eguna hazi

Sardina bat lan, sardina bat jan.

Sasi hutsa ez da zutik egoten.

Segura: asko hil eta gutxi zerura.

Su gaberik ez da kerik.

Sua eta ura belaunetik behera

Txakurraren gau erdiko ametsak.

Txantxangorriak baino buru gehiago ez dik horrek

Txapel batekin bi buru ezin estali

Txapela buruan, ibili munduan.

Txapelik handienak ez du buru hutsik betetzen.

Tximinoa gorago eta uzkia ageriago.

Txoriak ere duen hainbat odol ematen du.

Ulertze onari, hitz gutxi.

Umeak! Isilik oiloak pixa egin arte

Umearen zentzuna, etxean entzuna.

Ura pasa eta gero, presa egin.

Urak bide eginen du.

Urruneko eltzea urrez, etxeratu orduko lurrez.

Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan (gerturatu) eta lau.

Urrutiko mahatsak beti beteak.

Urtarril hotza, neguaren bihotza.

Urte askoan txapela kaskoan

Usoak joan, sareak heda.

Ustea ez da jakitea.

Usteak erdia hutsa eta beste erdia putza.

Usteak erdia ustel

Zahar hitz, zuhur hitz.

Zaharrari azkar joateko eta haurrari geldi egoteko esatea berdin da.

Zakur zaunkalaria nekez hozkaria.

Zartagin zaharrak bertzari: hoa hortik, beltz hori!

Zein haginetan den mina han da mihina.

Zelan baita oihala, halakoa mendela.

Zenbat buru hainbat aburu.

Zenbat buru, hainbat aburu.

Zenbat eta ipurdia gorago orduan eta burua beherago.

Zer egingo diagu ba? Hil arte bizi

Zer ikusi, hura ikasi.

Zereko zera zertan dela zereko zerarekin.

Zerri gosetiak, ezkurrak amets.

Zeurea egin artean mantso eta mantso; zeurea eginez gero zantzo eta zantzo.

Zozoak beleari, ipurbeltz.

Zu ere inbidia partitu zen mahaian izango zinen

Zure izenean eta nire gizenean.

Zuri guztiak ez dira irinak.

Zuri inork egitea nahi ez duzuna ez egin inori.

 

Jatorria:

J. ORMAZABAL, Esaera zaharrak eta txiste berriak.
IKA, Esaera zuhur eta zahar.
Wikiquote: atsotitzak euskaraz.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->