About Benat Azurmendi

Author Archive | Benat Azurmendi

Telebistako eskubideen banaketa Espainiako ligan

LFP (FlickrCC, COG LOG LAB)

Europako futbol konpetizio handietan, ez dago Espainiako ligan dagoen telebista eskubideengatik jasotako diruaren banaketa kaskarrik. Alemania, Ingalaterra, Italia eta Frantzian, telebistako eskubide horietatik jasotako dirua ligak berak banatzen eta kudeatzen du. Txapeldunen ligan ere hori bera gertatzen da: Europar batzordeak UEFA telebistako eskubideen banaketa egiteko enkante bat egin dezan behartzen du.

Baina Espainian, ez. Espainian, Bartzelona eta Real Madril beraien botere ekonomiko eta kirol arloko botereaz baliatzen dira eskubide hauetatik lortutako diruaren gehiengoa beraiek hartzeko. Lehengo urtean, adibidez, Bartzelona eta Madrilek 140 milioi euro jaso zituzten diru horretatik, beste taldeek baina askoz gehiago. Diru gutxiena lortu zuena Rayo Vallecano izan zen, 14 milioirekin. Hau lotsagarria da; izan ere, lehendik ere badute nahiko indar bi talde hauek. Honela, begi bistan dago, besteengandik duten tartea handitu egiten da. Gainera, telebistak beraien menpe dituztenez, partiduen ordutegiarekin ere irabazten ateratzen dira. Honela, normala da, azken 8 urteetan gertatu den bezala, bi talde hauetako batek irabaztea txapelketa, beste taldeek ezin baitute beraien aurka borrokatu.

Europako beste konpetizio guztietan ez da horrela gertatzen. Frantzian, azken 4 urteetan, talde ezberdinek irabazi dute liga, ez baitago hainbesteko alderik haien artean, ez kirol mailari dagokionez, ezta ekonomikoki ere; izan ere, telebistako eskubieetatik jasotako diruaren erdia denen artean berdin banatzen baita. Alemanian, gehien jasotzen duen taldea Bayern da, eta 28 milioi besterik ez ditu jasotzen. Gutxiena jasotzen duenak, Coloniak, 14 jasotzen ditu. Ikus dezakegunez, hemen ere ez dago hainbesteko alderik. Ingalaterran jasotzen den diru kopuruaren %70 talde guztien artean banatzen da kopuru berdinetan. Talde bakoitzak, gutxenez, 45 milioi jasotzen ditu. Italian ere banaketa era honetan egiten da: eskubideak direla eta jasotzen den diruaren %40 denen artean berdin banatzen da.

Espainian gertatzen denak ondorioak izaten ditu, eta hori azken urteetako emaitzetan ikusi besterik ez dago. 2008-2009 denboraldian, lehengoa Bartzelona izan zen (87 puntu); bigarrena, Madril (78 puntu); eta hirugarren, Sevilla (70 puntu). Iaz, berriz, Madril lehenengo izan zen (100 puntu); bigarren, Bartzelona (91 puntu); eta hirugarren, Valentzia (61 puntu).  Urte hauetan lehenengo eta hirugarrenaren arteko aldea 17 puntutik 39ra igaro da. Hau normala al da? Bi talde hauen artean futbola hondatzen ari dira. Gainerako taldeek onartu besterik ez dute: beraien kritika eta hitzek ez dute botererik, eta Espainiako liga hau bi talderentzat eginda dago. Bi liga bereizten dituzte talde hauek: Bartzelona eta Madrilen artekoa, eta beste 18 taldeen artekoa. azken honi “La otra Liga” izena ematen diote.

Krisiarekin banaketa horrek duen pisua handitu egin da, eta lehenengo mailan dauden talde asko eta asko Ogasunarekin eta beste zenbait hartzekodunekin zorretan daude. Talde gehienek eskatzen dutena zera da: bi talde horien eta gainontzekoen alde ekonomikoa murriztea, honela, Espainiako liga konpetizio bat izan dadin. Nik ere horixe esaktzen dut. Zer diozue zuek?

Comments { 3 }
-->