About glorenzo

Author Archive | glorenzo

Egun hauetako alde iluna…

ume gosetiakEguberrietan gaudela eta, denok irrikan gaude Olentzero eta Erregeei harrera emateko, opariak jasotzeko, familiarekin une ederrak igarotzeko, Urte Zahar eguna ospatzeko…

Hirugarren munduko pertsonek, ziurrenik gogo berdina edukiko dute gabonak iristeko, baina han egoera zeharo desberdina dela ezin ukatu. Aspalditik daude janariaren arazoari aurre egin nahian, haurrek ezin dute eskolara joan, garapenetik urrun bizi dira… Hauek, dena den, adibide gutxi batzuk baino ez dira, jakina!

Pairatzen dituzten ezbeharren artean, eguneroko elikadura dago. Ez dira iristen egunean beharrezkoak kontsideratzen diren 2000 kalorietara eta proteina falta ere nabarmena da. Hau horrela izanik, umeek behar bezala hazteko arazoak izaten dituzte.

Bestalde, nekazaritza da nagusi hirugarren munduan (industrializazioa ez da oraindik iritsi toki askotara) eta honek mendekotasuna sortzen die naturarekiko, uholdeetan, lehortetan eta horrelako egoeretan duten apurra galduz. Gainera, umeak txiki-txikitatik lanean jartzen dituzte eskolara ezin dituztelako eraman eta hau guztia dela eta, analfabetismo tasak izugarri handiak dira.

Ez al da komeni denok hausnarketa egitea honi buruz? Egia da, gu berehala kexatzen garela zerbait nahi eta lortzen ez dugunean; baina, esadazue, benetan kexatzeko eskubiderik ba al dugu munduan jendea horrelako egoeretan dagoen bitartean? Eguberriak iritsi behar al dira pertsona hauetaz gogoratzeko?

Comments { 0 }

Michael Phelps

Michael PhelpsMichael Phelps-ek, 21 urteko igerilari ospetsuak, bere lehenengo agerpena 15 urte zituelarik egin zuen 2000. urteko olinpiadetan. Nahiz eta adinez gaztea izan, ez zuen oztoporik izan bertan parte hartu ahal izateko. Ez zuen dominarik jasotzea lortu, baina bai munduko lehenengo bost onenetarikoen artean egotea, 200 metro tximeleta frogan.

Hortik gutxira, Sidneyen, hain zuzen ere, errekor batzuk hautsi zituen, 15 urteko gizonezkoetan onena bilakatuz. Errekor horietako bat 200 metro tximeleta izan zen 1:54:58 denbora eginez, Fukuokako (Japón) munduko txapelketan.

2004. urtean Atenasen izan ziren olinpiadak. Ordurako irabazita zuen ospea zela eta, Mark Spitz igerilari famatuarekin alderatzen zuen jende guztiak. Mark Spitz bere garaiko igerilaririk ospetsuena zen, 1972. urtean, urrezko zazpi domina irabaztea lortu zuen igerilari bikaina. Phelpsek gauza bera erdiesteko aukera bere esku izan zuen Atenaseko joko olinpikoetan. Ahalegin handiak eginda ere, ez zituen lortu urrezko zazpi domina haiek bere taldeko erreleboak huts egin baitzuen. Erreleboan parte hartu zuten lau taldekideak ez ziren gaizki aritu, hirugarren postu zoragarri bat lortu zuten, baina ez zen aski izan Mark Spitzen ekintza gogoangarria parekatzeko. Hala ere, urte berean bere lehenengo urrea irabazi zuen 400 metro estiloetan, munduko errekor berria 4:08:26an ezarriz.

Interesgarria iruditu bazaizue, hemen klikatuz igerilari aparta honi buruzko informazio gehiago izango duzue.

Besterik gabe, hementxe uzten dizuet aurkitu dudan bideo hau. Ea gustuko duzuen…

Comments { 0 }

San Martin jaiak Ataun eta Araman

Obligaciones taldeaSan Martin jaiak ospatuko dira Ataunen eta Araman asteburu honetan. Igandera bitartean, festa giroko ekitaldiez jantziko dituzte bi herriak.

Lehenengoak festa giroan sartzen ataundarrak izango dira. Izan ere, bihar hasiko baitituzte festak trikitilarien kalejirarekin eguerdiko hamabietan. Koadrila eguna ereospatuko da, ohiko poteoarekin. Arratsaldean,mus txapelteka eta pilota partidak izango dira. Mus txapelketa arratsaldeko lau eta erdietan hasiko da eta pilota partidak, aldiz, bost eta erdietan (Ataun Bittor pilotari taldekoek Aurreraren aurka). Egitarauarekin jarraituz, gauerako, ikuskizun berezia antolatu dute. Hamarretan Kukai eta Tanttaka taldeek dantza ikuskizuna eskainiko dute herri antzokian, eta, horren ondoren, hamaiketan, kontzertuak hasiko dira honako talde hauek parte hartuz: Leihotikan eta Obligaciones.

Larunbatean, berriz, eguerdiko hamabietan toka txapelketa egingo da eta ordu berean, meza nagusia. Ordu batean, plazan bertsolariak hartuko dute parte eta jarraian buruhandiak ibiliko dira herritik zehar. Ordu bietan, haurrentzako eta jubilatuentzako bazkaria egongo da eta hiruretan haurrentzako tailerrak. Gaueko bederatzietan, herri afarian parte hartzeko aukera izango dute herritarrek eta, egunari amaiera emateko, gaueko hamaiketatik aurrera, dantzaldia eta mozorro gaua izango dira protagonistak.

Bestetik, Araman, ostiralean, arratsaldeko bostetan, hasiko dituzte jaiak haurrentzako jolasekin. Iluntzean, txupinazioa botako zortziak aldera eta gaztaina jana egingo dute, Etxabe anaien trikiti doinuek lagunduta. Eguna bukatzeko, gaueko hamaika eta erdietan, animatzen direnek asto lasterketan parte hartzeko aukera izango dute. Oso dibertigarria dirudi asto lasterketak, beraz, gustuko duzuenoi bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztet!

Larunbat goizean, meza nagusia egongo da eta arratsaldeko lauretan, mus txapelketa. Honen ondoren, zazpietan, futbol partida jokatuko dute Itsasondo eta Aramaren artean. Eguna amaitzeko, izango dira (pittin bat aldatzearren)gaueko hamaiketan kontzertuak hasiko dira: Hira eta Aiko taldeak.

Beraz, ez baduzue planik astebururako hona hemen bi herri zoragarri hauen eskaintza zabala ondo pasatzeko. Animatu, ziur nago benetan ongi pasatuko duzuela eta!

Comments { 4 }
-->