Azterketa bezpera: LENGUA.

Gaur atal berri bati ongietorria emango diogu: azterketa bezpera. Bertan, hainbat gaitan azterketa aurreko azken berrikusketa egiteko aukera izango dugu. Zalantzarik gabe, zuetako askok zuen kontura eginda izango dituzue gai bat edo bestea errepasatzeko eskemak, baina zer irudituko litzaizueke irakasleak egindakoa hemen jarriko bagenu? Bada, horixe izango da atal berri honen xedea.

Euskal Hizkuntza eta Literatura gaia lantzeko bloga dugu hau, dakizuen bezala, baina gustura hartzen ditugu lankidetza lanak datozela datozen esparrutik. Beraz, gaurkoan elkarlana Lengua Española-ko mintegiarekin egingo dugu, Elena Riaño irakaslearekin, hain zuzen ere. Elenak asteartean izango duzuen azterketa errepasatzeko eskema helarazi dit. Zuentzako baliagarria izateaz gain, beste guztioi ere ondo baino hobeto etorriko zaigu garai batean ikasitakoa freskatzeko. Beste irakasleak ere pixkanaka-pixkanaka animatzen joango direlako esperantzaz, hementxe duzue gure lehenengo eskema-aurkezpena.

Aurkezpena neurri handian ikusi nahi baduzue, klikatu hementxe eta full-i eman (aurkezpenaren behealdean, eskuinean). Zuentzat gorde nahi izanez gero, berriz, klikatu hemen eta gorde zuen ordenagailuan.

5 Responses to Azterketa bezpera: LENGUA.

  1. iusabiaga 2007(e)ko otsailak 10 at 4:24 pm #

    Ideia ona iruditu zitzaidan, nahiz eta interneta etxean ez dutenentzat ez den baliagarria eta era berean batzuei eskuz eman beharko zaien.

    Horrelako atalak sartzen bagoaz, gure orrialde hau gero eta indartsuagoa bilakatuko dugu eta egunerokotasunean bertara inguratzea beharrezkoa gertatuko zaigu, gauza bat zein beste baterako!!

    Besterik gabe, ikastera noa, ongi bukatu behar baititugu azterketak… 🙁

  2. Maite 2007(e)ko otsailak 10 at 7:13 pm #

    Arrazoi osoa, Izaskun! Gure gune hau balio anitzeko tresna bihurtzen ari gara. 🙂 Eta jakingo bazenu zer ari naizen prestatzen hurrengo ebaluaziorako…. 😉 Baina, lehenengo zuzenketak eta nota guztiak jartzea tokatzen zait!!!!! Ikastea gogorra izango da baina guri tokatzen zaiguna ere ez pentsa askoz ere samurragoa denik!!!!!! 😛

  3. anazabal 2007(e)ko otsailak 10 at 7:51 pm #

    Niri ere oso ideia ona iruditu zait, baina onartu beharrean nago gehien gustatu zaidana LENGUAJAKINTZA izena izan dela :mrgreen:. Beno, besterik gabe, irrikaz nago datorren ebaluazioarako Maitek prestatutakoa ikusteko!!! Besterik gabe, aio.

  4. uxue 2007(e)ko otsailak 13 at 4:05 pm #

    Maiteeeeeeee!Eztezu sinistuko, baño bihar Euskerako examine dauket ta ikasten ai naizela orri azpia beidau ta derrepente…
    euskaljakintza.blogsome.com/puntuazioa o antzeko zerbait…

    Pa k beas k nibel!Unibertsitaten hemengo apuntek…irakaslei esan behrakoiot hemengo partaide “naizela” pelota pixakt itteko…jajaja

  5. Maite 2007(e)ko otsailak 13 at 7:32 pm #

    Jajajaja!!! Ze ona, ze ona, ze ona!!! Izugarria!!!! Esaiozu unibertsitateko irakasleari, nire partetik, oraintxe bertan puntu bat igotzeko (ez duzu gehiago behar daukazun mailarekin!!!!!!) 😉 😉
    Orain bakarrik falta zaizu hurrengo azterketan zuek sortutako ariketak jartzea!!!! 😆
    Muxu bat eta suerte azterketarekin…

Utzi erantzuna

-->