Ba al daki norbaitek 1995eko abenduaren 15ean zer gertatu zen?

euro1995eko abenduaren 15ean, Europar Batasunak euro izeneko txanpona sortu zuen, eta, hemendik egun batzuetara urteurrena ospatuko denez, horri buruz idaztea otu zait. Txanpon hau Europar Batasunean dauden hainbat herrialderen txanpon bakar eta ofizial bezala ezarri zen, toki horietan lehen zeuden txanponak desagerraraziz. Gure kasuan, pezetaren ordez hasi ginen Euroa erabiltzen.

Europar Batasunak bere barneko herrialdeen arteko batasun ekonomikoa erdietsi nahian sortu zuen moneta berria. Hasieran, Ecu izena eman behar zioten; halere, azkenean, Euro deitu zioten. Euroa ehun zentimotan zatitzen da; honen etorrera arte, ordea, ehun pezetako txanpona hirurogei zentimok osatzen zuten. Euroaren sinboloa alfabeto grekoko epsilon hizkian oinarrituta dago, eta Europa hitzaren lehenengo hizkiari egiten dio erreferentzia.

Euroa osatzen duten txanpon eta billeteei dagokienez, zera esan dezakegu: billeteak 5, 10, 20, 50, 100, 200 eta 500ekoak dira. Hauek berdinak dira Eurogunea osatzen duten herri guztietan. 1, 2, 5, 10, 20 eta 50 zentimo, zein 1 eta 2 euroko txanponak, ordea, aurrealde berdina baina atzealde ezberdina dute.

15 kide dira Eurogunea osatzen dutenak (ikus mapa): Alemania, Austria, Belgika, Zipre, Eslovenia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Malta, Herbehereak eta Portugal. Honela, estatu hauetan euroa txanpon ofizial eta bakar bezala erabiltzen da eta Europako Banku Zentrala da 15 herrialde hauen politika monetarioaren arduraduna . Dena den, Eurogunean sartuta ez egonagatik ere, badaude beste estatu batzuk euroa erabiltzen dutenak, besteak beste, Andorra eta Monako.

txanponakEuroa duten estatuek Europar Batasunean parte hartzen dute, eta data ezberdinetan joan dira moldatzen moneta berri hau beraien egoera ekonomikora. Estatuan, 2002ko urtarrilaren 1ean hasi zen erabiltzen, hasieran pezetarekin batera. Geroago, azken hau desagertu egin zen. Gaur egun, euroa da denok erabil dezakegun txanpon bakarra gure erosketa eta ordainketak egiteko.

Zazpi urte beteko dira laster euroa erabiltzen hasi ginenetik. Egia esan, hasieran dezente kostatu zitzaigun txanpon honetara ohitzea, eta oraindik ere badago, erosketak egiterako orduan, pezetatan pentsatzen duen jendea. Hori gutxi balitz, prezioak pezetatan pentsatzen ditugunean, dena garestiagoa dela iruditzen zaigu. Nire ustez, pertsona helduak izan dira eurora ohitu ez direnak edo ohitzea gehiago kostatzen ari zaienak; izan ere, urte mordoa egon ziren pezeta erabiltzen eta, logikoa denez, egun batetik bestera aldaketa egitea oso zaila da. Gazteok, ordea, hobeto moldatu gara gure eguneroko bizitzan aldaketara, eta, pezeta ahaztua izateaz gain, euro-pezeta aldaketaren beharrik ez dugu.

2 Responses to Ba al daki norbaitek 1995eko abenduaren 15ean zer gertatu zen?

  1. obidegain 2008(e)ko abenduak 14 at 1:18 pm #

    Oroitz, zu ez dakit baina nibanaiz momentu batzuetan pezetetan pentxatzen duen horietakoa, zenbaki altuak direnean batik bat!
    Egia da prezioak garestiagoak diruditela, borobiltzeagatik izango da!
    Nola zen galdera, eta erregea aldatzean? jajaja

  2. eagirresarobe 2008(e)ko abenduak 16 at 8:40 am #

    Ez zait dirua batere gustatzen, baina euroaren aldeko hainbat eta hainbatek ikaragarrizko grina gaiztoa dutela iruditzen zait; izan ere, asko eta asko dira pezeta-euro aldaketaz baliatuz pezeta edo euroz boltsikoak bete dituztenak. Espero dudan bakarra, horiei galtzak erortzean, dirua hartu zuten lekura bueltatzea da. Hala ere, ziur nago iritsiko dela egun bat, non diruaren baliogabetasunaz ohartuko garen.

Utzi erantzuna

-->