Badator!!

how the flu worksAzken egun hauetan asko hitz egin da gripeari buruz telebistan nahiz aldizkarietan eta horregatik bururatu zait gai honi buruz azalpen bat ematea. Dakizuen bezala, urte guztietako kontu bera da; dena den, adituek diotenez, aurtengoa indar gehiagorekin dator.

Hasteko, esan beharra dago gripea gaixotasun infekzioso bat dela eta gizaki edo hegaztiengan duela eragina. Harrigarria egiten bazaigu ere, duela 2.400 urte Hipokratesek jada gripearen sintomak deskribatuak  zituen.

Sintomei dagokielarik, gure gorputzak birusarekin lehenengo harremana izan eta gero, 18-72 ordu behar dira hauek agertzeko, bitarte horretan gaixotasuna inkubatzen baitago. Gripeak sukarra, eztarriko mina, ahultasuna eta buruko mina, besteak beste, ekartzen dizkigu. Kontuan izan behar da, halaber,  kasu larrienetan pneumonia bihur daitekeela. Gizaki batek gripea izanez gero, oso normala da beste batzuei kutsatzea, hau da, gaixotasun kutsakorra da, eztularen bidez, hitz egiteko garaian, edota odolaren bitartez transmititzen dena. Kutsatuta bazaude, astebete gaixo egotea da ohikoena; halere, guztiz sendatzeko, hamabost egun behar izaten dira.

txertoaHau guztia saihesteko, urtero-urtero gripea murrizteko txerto kanpainak egiten dira. Baina ez pentsa txertoa lortzea hain erraza denik; aitzitik, sei hilabete behar dira horrelako injekzioen formula bilatzeko, birusa aldatzen joaten denez, urtero txertoa ezberdina baita.

Horregatik, gaixotasunaren aurrean ahulenak direnek, hala nola, adineko pertsona, haur, diabetiko eta arnas arazoak dituztenek, txertoa jartzeko lehentasuna dute. Arrisku bizian dagoen beste multzo bat ere bereizi behar da, medikuena, jende askorekin kontaktuan daudelako momentu oro.

Aipatutako txertoa jarri eta bi asteetara izaten du normalean eragina. Gerta liteke, dena den, eraginik ez izatea; izan ere, bere eraginkortasuna %80 baino ez baita. %20 horretako zoritxarreko bat bazara ere, lasai egon zaitezke, horrek ez baitu esan nahi txertoa jartzeak ezertarako balio izan ez dizunik. Kasu hauetan, birusak gure gorputzean ahulago eragiten du.

Zer egin behar da gripea ez hartzeko?

  • Eskuak ondo garbitu.
  • Ez erabili besteen edalontziak, mahai-tresnak…
  • Eztula egiterako garaian, eskua ipini.

Zer egin behar da gripea izan eta gero osasuna berreskuratzeko?

Bukatzeko, esan beharra daukat, asko larritzen gaituen gaixotasuna ez bada ere, kontuan hartzeko modukoa iruditzen zaidala; izan ere, zoritxarrez, egun pare batean ohean geratzea behartzen baikaitu. Beraz, oso emana bazara, hobe duzu txertoa ipini eta gaixotasunaz lehenbailehen ahaztu.

Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

, ,

10 Responses to Badator!!

  1. eagirresarobe 2008(e)ko urriak 18 at 9:34 pm #

    Badirudi ezin dela ezer handirik egin horrelako gaixotasunen aurka eta urtero daudela gure zain. Aurten ere bukizapiak alboan nabil eta dagoeneko sudurra gorri-gorri eginda bukiak inoiz bukatuko ez direla ebaten duela. Ea aste edo 15 egin horiek azkar igarotzen diren! Bila esker aholkuengatik!!!

  2. Karen 2008(e)ko urriak 19 at 8:07 am #

    Laura, jarri dituzun aholkuak oso lagungarriak dira Eztizen bezalako pertsonentzat, nahiz guretzat ez gaudela gaixotasunarekin. Oso artikulu zoragarria iruditu zait. gripeari buruzko hainbat informazioa baliagarri eskura utzi dituzulako. Zorionak Laura benetan. ;;)

  3. Maite 2008(e)ko urriak 19 at 11:35 am #

    Jajajajaja, oso ona Eztizen! =))

    Laura, zure aholkuak jarraituta ere, pixka bat zaila da ikastolan ez harrapatzea. Badakizu, bat hasten denean… Ea aurten ez den gure artean gehiegi geratzen!! 🙁
    Mila esker aholkuengatik! 🙂

  4. Ana 2008(e)ko urriak 20 at 5:50 pm #

    Hipokratesen garaitik honaino 2400 urte igaro eta oraindik ere, gripea urtero bezala bixitan etortzen zaigu.Askok dioten bezala, gauza batzuk ez dira inoiz aldatzen, eta antza denez, gripea horietako bat da.Beraz, aurten ere seguraski 8 bat egun ohean igaro beharko ditut nik ez baitut txertorik hartu, beno alde onari ere erreparatu beharko diot,klase gabeko 8 egun!jaja

    Oso lan interesgarria Laura! Segi horrela! B-)

  5. Maddi 2008(e)ko urriak 20 at 6:16 pm #

    Hara!! Nik eztula egiterako garaian eskua jartzearena azpimarratu nahi nioke pertsona bati. Eta uste dut iruzkin hau irakurtzen badu segituan konturatuko dela nortaz ari naizen. Gero, nola ez du ba Eztizenek buki fabrika bat edukiko!! 😛

    Zorionak Laura!! Ondo etorriko zaizkigu aholku horiek, hemendik aurrera ez naiz Eztizenengana hurbilduko bost metroko erradio batean. :))

  6. obidegain 2008(e)ko urriak 21 at 8:42 am #

    jajajaja!!!

    Eztizen bukik…
    Maddi ez duzu neregatik esango eztularena ala? :-O

    Laura gaixotutakoan gogratuko naiz zure artikuluaz!! 😉

  7. Maite 2008(e)ko urriak 21 at 8:44 am #

    Gripea… zure aholkuak jarraitu beharko ditut.
    Oso ona zure artikulu hau ere, primeran geratzen ari da euskaljakintza!

    Zorte on biologiako azterketan eta muxu bat!

  8. jon 2008(e)ko urriak 21 at 5:56 pm #

    Kaixo lorelo!!!

    Zorionak artikuluarengatik! Benetan notatzen da nor den bio-zientzietako ikaslea… B-)

    Emandako aholkuak benetan bete beharrekoak dira. Lehengo urtean sekulakoa harrapatu nuen eta medikuak esan zidan eskuak gehiagotan garbitzeko eta besten edalontzietatik ez edako, beraz, bete-betan jo duzu aholkuekin!
    Inongo zalantzarik gabe aurtengoan saiatuko naiz aholkuo horiek fin betetzen eta ea aurtengo negua iazkoa baino hobea izaten den!

    Agur!

  9. irodriguez 2008(e)ko urriak 22 at 8:50 am #

    Kaixo, Laura!
    Entzunda nuen zertxobait gripeari buruz. Baina zure artikuluari esker gauza asko ikasi ditut, eskerrik asko!
    Zorionak artikuluarengatik! :-*

  10. xzabala 2008(e)ko azaroak 6 at 10:31 pm #

    Ea zuk emandako aholkuei jarraituta ez dugun gutako inork griperik harrapatzen!!

Utzi erantzuna

-->