Barnetik garbitu bitartean, kanpotik zikintzen!

Orain dela 45 urte espaziora lehen bidaia egin zen. Bidaia honek izugarrizko garrantzia izan zuen zientzia munduan, baina, aldi berean, hemen hasiko zen espazioko zakarraren arazoa sortzen. Espazioko zakarra Lurraren orbitan alde batera eta bestera dabiltzan espazio-ontzi hondakinei edo funtzionamenduan ez dauden sateliteei deitzen zaie. Hauek, 50.000km/h-ko abiadura lortzen dute, horregatik diot arriskutsuak direla. Arazo honegatik eta beste batzuengatik konponbide bat bilatzeko unea iritsi dela iruditzen zait; izan ere, urteak joan urteak etorri, lurraren orbitan zehar biraka dabiltzan objektuen kopurua handiagotzen doa.

Hasteko, jendeak ez du ikusten gure mundu honetatik at dagoen arrisku hau; izan ere, urruti ikusten den zerbait denez, inor ez da arduratzen arazo honen aurrean ezer egiteaz. Gure mundua inguratzen duen arazoaz jabetzeko ordua iritsi delakoan nago ni, baina.

Gainera, espaziora bidaltzen diren sateliteak denborarekin zaharkitu egiten direnez, bertan alferrik geratzen dira. Horregatik, aspaldi egindako ikerketa batek zioen gasolina plus bat botaz gero sateliteari, bueltatzeko kapaz izango litzatekeela. Halere, hau egitea oso garestia iruditzen zaie adituei, eta nire kritika honako hau da: sateliteak bidaltzeko nahikoa diru badago, zergatik ez hauei erregai gehixeago jartzeko?

Nire ustez, erantzuna garbia da; izan ere, sateliteak bertara bidaltzen dituztenek ez dute irabazi ekonomikorik lortzen hauek bueltan ekarriz. Alderantziz, galtzen aterako ziren. Horregatik, gure munduaren barnealdea txukun nahi dugun bezalaxe, kanpoaldea garbi mantendu beharko genuke. Horretarako neurri berezi batzuk hartu beharko liratekeela iruditzen zait. Esaterako, espaziora objektuak bidaltzen dituzten identitateei hauek bueltan ekartzeko lege bat jartzea. Lege honen bitartez, Lurraren inguruan zabor gehiagorik ez edukitzea lortuko genuke, baita leherketa bortitzik ez izatea ere.

, ,

3 Responses to Barnetik garbitu bitartean, kanpotik zikintzen!

  1. Iñigo Eraso 2010(e)ko azaroak 20 at 2:12 pm #

    Aupa Xuban! Egia esan orain dela gutxi arte ez nekien ezer ere ez gai honi buruz eta fisikako irakasleagatik izango ez balitz,oraindik ere ez nuen ezertxo ere jakingo. Ni bezala, jende asko dago ez dakiena zer dagoen or goian. Gai honi buruz artikulu bat uzten dizuet, gazteleraz egon arren, oso interesgarria dela iruditzen zait:
    http://www.lacajarota.com/basura-espacial-problema-descontrolado

  2. marta 2010(e)ko azaroak 22 at 7:02 pm #

    Oso gai interesgarri iruditu zait Xuban, izan ere, ez nekien ezer ere ez gai honi buruz. Zurekin erabat ados nago soluzioan, hoberena espaziora zaborra bidaltzen dituzten identateei lege berezi bat jartzea izango litzateke. Hala ere, gero eta, zabor gehiago sortzen dugu eta horrela jarraitzen badugu, urteak pasatzen direnean, espazioa zaborrez beteko dugula uste dut. Beraz, benetan larria iruditzen zait arazo hau eta soluzio ON bat behar dugula uste dut.

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » Barnetik garbitu bitartean kanpotik zikintzen -- Topsy.com - 2010(e)ko azaroak 19

    […] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Maite Goñi. Maite Goñi said: [euskaljakintza] Barnetik garbitu bitartean kanpotik zikintzen http://bit.ly/aKNGmp […]

Utzi erantzuna

-->