Bobby Sands, 25.urteurrena

25 urte bete dira Bobby Sands, Ipar Irlandako borrokaren ikur nagusienetekoa hil zenetik. Robert Sands, Bobby Sands izenez ezaguna, 1954an jaio zen protestante gehiengoa zuen Belfasteko auzo batean. Urte batzuk beranduago, bere familiak etxetik alde egin behar izan zuen protestateen etengabeko erasoengatik.

1972ko Igande Odoltsuko gertaeren ondoren (britaniar soldaduek 13 zibil katoliko hil zituzten), Ipar Irlandako gatazka armatuari hasiera eman zitzaion. Gatazka honek 3200 hildako eragin zituen hurrengo urteetan. Urte hartan bertan sartu zen Sands Iran; 18 urte eskas zituen. Handik gutxira atxilotu eta kartzelara sartu zuten suzko armak legez kanpo edukitzeagatik eta bahiketa saiakera batengatik. 4 urte preso eman ondoren kaleratu eta 6 hilabete baino ez zituen kalean egin. Ekintza armatu batean parte hartzeagatik kartzelara bueltatu zen 1976an. 14 urteko zigorra ezarri zioten. Urte hartan, IRAko presoei estatus politikoa ukatu zitzaien.

1981eko martxoaren 6an, Sandsek gose greba bati hasiera eman zion kartzelako egoera salatzeko eta, batez ere, estatus politikoa berreskuratzeko. Apirileko hausteskundeetan, gainera, parlamentario aulkia lortu zuen eta honek egoera zailean ipini zuen Margaret Thatacherren gobernua. Grebak eragin mediatiko handia izan zuen eta Irlandako gatazka lau haizeetara zabaldu zen. Honek britaniar gobernuarekiko presioa igoarazi zuen baina, hala ere, gobernuak ez zuen atzera egin eta giza eskubideak ukatzen jarraitu zuen.

Gose greba bertan behera uzteko eskari asko jaso arren, Bobby Sandsek ez zuen amore eman. Katoliko sutsua zenez, azken igurtzia jaso eta 1981ko maitzaren 5ean hil zen 66 egun gose greban eman ondoren. IRAko eta INLAko beste 9 kidek ere bide bera jarraitu zuten eta protestan hil ziren. Ondorioz, IRAk greba bertan behera uzteko agindu zien bere kideei.

Asier eta ni uda honetan egon gara Ipar Irlandan eta segituan ikusten da bertako jendeak eroitzat duela Bobby Sands. H blokeko martiriak bezala ezagutzen dira protestan hildako militanteak eta edozein kale izkinatan topa daiteke beraien ausardia goraipatzen dituzten muralak.

One Response to Bobby Sands, 25.urteurrena

  1. aalvarezdeeulate 2006(e)ko maiatzak 26 at 1:32 pm #

    Esan didatenez bake prozesuaren barnean mural mordoxka bat kendu egin behar dituzte. Antza denez muralak bake prozesuan oztopo izan daitezke eta lealisten auzoetako asko kendu egingo dituzte.
    Gogoratzen al aiz, Jokin, martxa lealista hura ikusi genianen albergea bueltan Belfast Hegoaldeko barrio lealistan sartzen ari gintuala gogorarazten zian mural-zahar hura? beldurra ematen zian ezta?

Utzi erantzuna

-->