Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Buber saria euskaljakintzarentzat!

Berandu da, nekatuta nago eta oso urrutitik idazten dut (esker mila Mondragon Unibertsitateari Online Educa Berlin kongresuan egoteko aukera emateagatik), baina ezin nuen aukera hau pasatzen utzi Buber saria jasotzeagatik zorionak eman dizkiguzuen guztioi  eskerrak eman gabe. Eskerrak Buber sariagatik, eskerrak egunak joan eta egunak etorri (eta badira sei urte)  gurekin egoteagatik eta eskerrak gure lagunak izateagatik. Denok dakizue, ez daukat esan beharrik, gure ekimena txikia bezain gogotsua dela: ez daukagu ez helburu handiegirik, ez lehentasun estrategikorik, ez aurrekonturik, ez ezer. Hori denok dakizue. Hori bezain ondo dakizue euskara sarean sustatzeko eta hedatzeko gogoa eta kemena ez zaigula falta. Horregatik, gaur, euskararen eguna ospatzen den honetan, saria jasotzeak bereziki poztu gaitu. Hori ere badakizue, ez daukat esan beharrik.

Zerbait berezia pentsatuta genuen euskararen eguna ospatzeko.  Une edo egun bakar bateko kanpainei ihes egin nahian, azkenaldian euskara lantzeko sortu ditugun ariketak denon eskura ipintzea pentsatuta genuen gure eguna ospatzeko, baina hori beste egun baterako utziko dugu; izan ere, gaur ibilbide honetan gurekin egon zaretenokin ospatu nahi baitugu. Aitortu beharrean nago, baina, pena bakarra geratu zaidala: hemendik ahalegin guztiak eginda ere,  ikasleak ezin izan dute  sari-banaketara joan, eta horrek goibel samar utzi nau. Dena den, badakit oso pozik daudela eta nahikoa da. Bide batez, saria gure izenean jaso duten Adaki Komunikazioak enpresako lagunei eskerrik beroenak emateko aprobetxatu nahi dut. Mila esker, Andoni, bihotzez!

Euskaljakintzaren sei urte hauetan, sari eta errekonozimendu ezberdinak jaso ditugu; halere, Buber sari hau bereziki pozgarria da guretzat euskararen sustapen eta zabalkundearen aldeko errekonozimendua delako. Euskara sarean zabaltzea eta sustatzea, jarraitzen diguzuenok ondo dakizuen bezala, izan da hasieratik gure helburuetako bat. Eta horrela jarraitu nahi dugu, edukiak sortu eta partekatzen. Ez dugu saririk behar horretarako; bestalde, aitortu beharra daukagu laztanak edo musuak gustura hartzen ditugula denok! Beraz, mila esker, bihotzez, nire eta nire ikasleen izenean.

Subscribe

Subscribe to our e-mail newsletter to receive updates.

, ,

8 Responses to Buber saria euskaljakintzarentzat!

  1. amujika 2010(e)ko abenduak 3 at 9:18 pm #

    Zorionak Maite! Lan handia egiten ari zara! aupa zu!!

  2. jon.cid 2010(e)ko abenduak 3 at 10:22 pm #

    ZORIONAK!!!!!!
    benetan pozten naiz Maitee!!
    bazen garaiaa ihaz hortxe-hortxe geratu ondoren…
    jejej

  3. Koro 2010(e)ko abenduak 4 at 1:19 am #

    Hallo, Maite!
    Zum Glück das Wochenende ist vorbei und gib mir Zeit, Ihnen zu gratulieren. Ich gehe Tag! Die meisten don’t get it!
    Ich beglückwünsche die Vergabe und senden Ihnen eine große dicken Kuss von hier!
    Ich hoffe, Sie haben gefeiert wie sie es verdient!

    Badaezpada ere, gauza garrantzitsuena ez dut ulertu gabe geratzeko arriskuan utzi nahi: Musu handi-handi bat eta zorionak!

  4. Patxitrapero 2010(e)ko abenduak 4 at 1:16 pm #

    Zorionak Euskaljakintzako ikasleei, aurtengo zein lehenagokoei, sari berri honengatik!

    Sariak gordetzeko bitrina haundiago baten beharrean bazabiltzate, nik badaukat kristalero baten telefonoa, lana oso txukun egiten duen bat 😉

    Zorionak Maite!!

  5. bixen 2010(e)ko abenduak 4 at 3:14 pm #

    Zorionak Euskaljaintza osatzen duzuen guztiei, iaz lortzeko ateetan geratu zineten eta aurten LORTU DUZUE. Zorionak eta muxuak guztioi.

  6. Sasetaurrena 2010(e)ko abenduak 5 at 4:02 pm #

    Aupa Zuek !!!!!
    ZORIONAK !!!!

  7. irunel 2010(e)ko abenduak 6 at 8:55 pm #

    Mila kilo zorion!!! Benetan merezi duzue eta. =D>

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » Buber saria euskaljakintzarentzat! -- Topsy.com - 2010(e)ko abenduak 3

    […] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Luis Trincado , V.J. Los Arcos Ayape, V.J. Los Arcos Ayape, Luis Trincado and others. Luis Trincado said: RT @euskaljakintza : [euskaljakintza] Buber saria euskaljakintzarentzat! http://bit.ly/gYu8Ls […]

Utzi erantzuna

-->