Archive | zorionak

RSS feed for this section

ZORIONAK, IZASKUN!

Gaur euskaljakintzako Izaskunen (1, 2, 3, 4, 5) urtebetetzea da. 18 urte!!!!! Horrekin dena esanda dago, ezta??? (Neuretzat nahi nituzke…) 🙂

Zerbait berezia egiteko asmorik, Izaskun? Egiten duzuna egiten duzula, ahalik eta ederkien pasa dezazula opatzeaz gain, goxo-goxo dantza egiteko moduko abesti hau eskaini nahi dizugu. ONDO IBILI!!!! 😉

Zure doinua, LOR


Click here to get your own player.

Euri asko egin du neska lehenengo laztanetik
amaigabeko gau sutsuak ezin kendu burutik
Alkoholak eraman zituen lotsaren azken tantak
Zein zoriontsu izan garen denbora guzti hontan

Zure irribarre goxo hura non galdu ote da
ez al zara konturatu gurea haustu dela
Zein gogorra egiten zaidan bukaera onartzea
Zu zoriontsu izatia nere azken eskaria

Taupada luzeak izan dira maitia baina orain
Nere kantuak ez du zure doinua

Jakin inor ez bezala maite izan zaitudala
aska ditzagun bihotzak idatziz atal berri bat

taupada luzeak izan dira maitia baina orain
nere kantuak ez du zure doinua

Comments { 6 }

Zorionak Alaitz eta Aloñari!

Gelan proposatutakoari jarraituz, gaur atal berri bati emango diogu hasiera: ZORIONAK! Atal honetaz baliatuko gara euskaljakintzako kideak zoriontzeko eta, batik bat, urtebetetzeen berri emateko. Dena den, gure kideen artean errekonozitzeko moduko edozein ekintza (Gonzalok “ligatu” egin duela, Jon Anderrek “First Certificate” atera duela…) gertatzen dela jakiten baduzue, lehenbailehen adierazi eta hementxe ipiniko dugu. 🙂

Lehenengo saio honetan, zorion bikoitza eman behar dugu; izan ere, hilaren lehenengo egunean Alaitz ataundarraren urtebetetzea izan baitzen eta, atzo, Aramako Aloñak ospatu baitzuen bere eguna (azken hau ez zoriontzekotan egon naiz bizkotxorik gabe gelditu nintzelako, baina, tira, azkenean, damutu eta berari ere bere gustuko abesti bat eskaintzea erabaki dut). 😉 😛 Ez dakizue zer itxura zuen bizkotxoak!!!!! Berak prestatutakoa izango zen? Amak egindakoa? Baina gatozen harira.

Hauexek dira aukeratutako bideoak. Lehenengoa, abestia eta izena bezain alaia den Alaitzentzat (txori txiki batek Betagarri gustuko duzula esan dit…). Hala da?

Bigarrena, erromantikoagoa, Aloñarentzat (hau ere iturri onetik ateratako informazioa, e!). Ederki ospatuko zenutelakoan, agurtzen naiz hurrengo saiora arte. Muxu handi bat biontzat!

Comments { 5 }
-->