Archive | kirola

RSS feed for this section

Mundakako olatua

surf 2
Badakit ez dela gaur goizeko kontua, ia urtebete pasa da Mundakako ezker olatu ezaguna desagertu zenetik, baina gaia guztiz interesgarria iruditzen zaidanez, berau izango dut hizpide hurrengo lerroetan.

Askoren ustez, Euskal Herrian ez zegoen horrelakorik:

Hodiak, luzerak, indarrak ematen diote kalitatea olatuari eta mabiobrak egiteko egokia da. Bestalde, olatu onaren ezaugarriak ditu: abiadura, surfa egiteko beharrezko distantzia, eta lehertzerakoan, indarra. Baldintza guztiak onak direnean hain da perfektua, zalantzarik gabe munduko onenen artean dagoela. Olatuaren lehertzea gutxi gorabehera 400 metrokoa izatea lortzen da.

Olatu honen desagerpenak izugarrizko kalteak ekarri ditu bailara osora. Garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Munduko surf txapelketa aurtengoz bertan behera gelditu izana da honek dakarren guztiarekin (turismoaren uxatzea…). Dena den, Mundaka Zaindu plataformak plazaratu duenez, badirudi olatua bere onera datorrela eta hurrengo urtean txapelketa aurrera eramateko baldintza egokiak berreskura daitezkeela.

Erreakzio itzela izan zuten Urdaibaiko lagunek Mundakako ezker olatua galdu zutela ikusi zutenean. Protestak, bilerak, azterketak… egiten hasi ziren, eta lehen aipatutako Mundaka Zaindu plataforma sortu zuten, erreserbaren babesak indar handiagoa izan zezan. Bertako bozeramaileak garbi azaldu du gertatutakoa:

2003an ohi baino karrakaketa handiagoa egin zuen Astilleros de Murueta SA enpresak, itsasoratu behar zuten itsasontzia handia zelako. Ateratako hondar guztia Laidan bota zuten eta hori higitzen lan handia izan du itsasoak.

Mundakako hotelak bezero asko izaten ditu olatuak erakarrita, eta gertatutakoak eragin handia izan du. Batez ere, asko igarri da txapelketa garaian, baina ez hoteleetan bakarrik, baita jatetxe eta tabernetan ere.

Guztien helburua orain horrelakorik ez errepikatzea da. Neurriak hartzen hasiak dira dagoeneko. Olatua babestu beharra dagoela eta ibaian ezer egin baino lehen horrek zer ekarriko duen ikusi beharra dagoela dio herritar askok. Ekimen ugari jarri da abian, horien artean Adostasun Mahaia sortzea proposatu dute, etorkizuneko jokabideak denon artean erabakitzeko, patronatuarekin, Eusko Jaurlaritzarekin… Mugak ezagutu eta oinarrizko arauak ezarri nahi dituzte. Horrez gain, Euskal Herriko Surf Federazioarekin(EHSF) elkarlanean bazkidetze kanpaina bat hasi dute, ekologisten, enpresen… laguntza jasotzeko.

Mundaka zaindu

Bertako olatuak irudi ona galdu duela dio EHSFko kide batek nahiz eta orain pozik egon gertatutakoa bolada bateko kontua izan delako azken finean. Orain, itxaropentsu daude surflariak, ekologistak, ostalariak, elkarteak… Ea, bada, indar berrituta bueltatzen den Mundakako olatu ezaguna!!

Goierritik ere gure atxikimendua azaldu nahi diegu surflari guztiei. AUPA SURFLARIAK!!!!!!!

Comments { 1 }

Behobia – Donostiaren 41. edizioa

Behobia- Donostia 2005
Bihar, hilak 13, Fortuna Kirol Elkarteak (Nike etxearen laguntzaz) antolaturiko karrera ospetsua burutuko da, Behobia-Donostia lasterketa hain zuzen ere, .

Aurtengoa 41. edizioa izago da, 11500 korrikalarik parte hartuko dutelarik. Ibilbideak, urtero bezalaxe, hogei kilometro izango ditu, horrela, Behobia herritik Gipuzkoako hiribururainoko tartea zeharkatu beharko dute partehartzaileek.

Edozein lasterkarik har dezake parte 16 urte baino gehiago izanez gero. Hala eta guztiz ere, sailkapena egiteko garaian, epaileak ondorengoan oinarrituko dira: gizonezkoa edo emakumezkoa den eta bi multzo hauen artean beste azpimultzo batzuk zehaztuko dira (junior, promesa, senior, beteranoak, itsuak eta elbarrituak).

MAILAK :

  • Gizonezkoak:
  • JUNIORRAK: 1986-1989 bitartean jaioak (Parte hartzeko lasterketaren egunan baino lehen 16 urte beteak izatena derrigorrezkoa da).
  • PROMESAK: 1983-1985 bitartean jaioak.
  • SENIORRAK: 1965-1982 bitartean jaioak.
  • GIZONEZKO BETERANOAK-1: 1955-1964 bitartean jaioak.
  • GIZONEZKO BETERANOAK-2: 1955 urtea baino lehenago jaioak.
  • ITSUAK.
  • ELBARRITUAK
  • Emakumezkoak:
    • JUNIOR: 1986-1989 bitartean jaiotakoak (Parte hartzeko lasterketaren egunan baino lehen 16 urte beteak izatena derrigorrezkoa da).
    • PROMESAK: 1983-1985 bitartean jaioak.
    • SENIOR: 1965-1982 bitartean jaioak.
    • BETERANOAK: 1965 urtea baino lehenago jaioak.
    • ITSUAK.
    • ELBARRITUAK

    DORTSALAK:

    • DORTSAL HORIAK: gizonezkoentzat 1 ordu eta 10 minutu eta emakumezkoentzat 1 ordu eta 20 minutu beherako denbora kreditatzen duten atletentzat.
    • DORTSAL BERDEAK: gizonezkoentzat 1 ordu 20 minutu eta emakumezkoentzat 1 ordu eta 30 minutu beherako denbora kreditatzen duten atletentzat.
    • DORTSAL GORRIAK: gizonezkoentzat 1 ordu eta 33 minutu eta emakumezkoentzat 1 ordu eta 43 minutu beherako denbora kreditatzen duten atletentzat.
    • DORTSAL ZURIAK: gainontzeko parte-hartzaile guztientzat.

    Dortsal HORIAK, BERDEAK eta GORRIAK azken hiru urtetan zehar lasterketa honetan egindako edo 20 km-ko edo antzeko proba bateko markaren ziurtagiria aurkeztu behar da.

    Irabazleak kategoriaren arabera banatuko dira, ez dortsalaren arabera; hau da, dortsal zuria duen batek dortsal gorria duen bati irabaz diezaioke.

    Dortsala bularrean eraman behar da, agerian, tolestu gabe eta dakarren publizitatea aldatu eta ezkutatu gabe. Dortsalik gabe edo dortsal tolestuarekin parte hartzea lasterketatik baztertzeko zioa izan daiteke.

    IRTEERA-GUNEAK:

    Irteera LAU GUNETAN banatuta egongo da:

    • GUNE HORIA: Irteera lerrotik gertuen dagoena, DORTSAL HORIDUN atletentzako.
    • GUNE BERDEA: Gune horiaren atzean, DORTSAL BERDEDUN atletenzako.
    • GUNE GORRIA: Gune berdearen atzean, DORTSAL GORRIDUN atletentzako.
    • GUNE ZURIA: Atzeko aldean, DORTSAL ZURIDUN atletentzako.
    • Dortsalaren koloreari ez dagokion gunetik ateratzea baztertua izateko zioa izango da.

    IRTEERA-ORDUAK:

    • Aulki-gurpildun atletak: 10:30etan irtengo dira.
    • Dortsal HORI, BERDEDUNAK: 11:00etan.
    • Dortsal GORRIDUNAK: 11:00:45etan.
    • Dortsal ZURIDUNAK: 11:03etan.

    Irteerako denbora diferentzi hori denbora ofizialen sailkapena egitean automatikoki deskontatzen da. Denbora erreala, atleta bakoitzak irteera lerroa igarotzen duenean hasiko da kontatzen.

    Animatu eta parte hartu!!!

    Informazio gehiago nahi baduzue, klikatu hementxe.

    Comments { 0 }

    Pedrosa amildegitik hurbil

    Asteburu honetan eta konkretuki larunbatean, 250c.c. ko moto lasterketan, Casey Stoner australiarra suertatu zen txapeldun, bigarren Jorge Lorenzo espainiarra, hirugarren Andrea Dovicioso italiarra eta laugarren, oraindik munduko txapelketaren lidertzan dagoen Dani Pedrosa espainiarra.
    Lasterketa Stonerrek menderatu zuen hasiera-hasieratik eta atzeko hirukotea lehia bizian ibili zen podiumeko gainontzeko bi postuen atzetik.
    Aitzitik, Doviciosok Pedrosa helmuga bertan gainditu zuen eta orain, lidertzan dagoen Pedrosak 26 puntu besterik ez dizkio ateratzen (izugarri murriztu da aldea) bigarren dagoen Stonerri.
    Dani Pedrosa 250 c.c.ko lidertzan

    MOTOZIKLISMOA

    Ducatiren pneumatikoek ez zioten beroari eutsi, eta Rossik irabazi zuen

    Loris Capirossik (Ducati) ezin izan zuen atzo Qatarren irabazi, aurreko bi karreretan egin bezala. Bridgestone pneumatikoek ez zioten atzo beroari eutsi, eta hamargarren izan zen. Hirugarren postua kendu dio Melandrik munduko txapelketan. Karrera Valentino Rossik (Yamaha) irabazi zuen.

    Bestalde, MotoGPko lasterketan, errekorrak behin eta berriz gaindituz, Rossi nagusitu zen Gibernau, Melandri, Hayden eta Capirossi-ren arazoez baliatuz.
    Valentino Rossi munduko txapelduna

    Comments { 1 }
    -->