Dibertsioa osasunaren kalte

Nork ez du noizbait pantaila baten aurrean denbora gehiegi ematea txarra dela pentsatu? Nor ez dute behinola kontsola edota telebistarik gabe zigortu, hauen aurrean denbora gehiegi galtzeagatik? Gurasoek askotan esan eta egin dizkigute horrelakoak, baina guk beti pentsatu izan dugu mito hutsa dela. Hala ere, frogatuta dago telebistak nahiz bideo-jokoek gure izaera eta osasunarengan duten eragina uste baino handiagoa dela.

Lehenik eta behin, azpimarratzekoa da azkenaldi honetan biolentzia bideo-jokoek haur eta gazteen jokabidearengan duten eraginari ematen ari zaion garrantzia. Zenbait joko, hezigarriak ez ezik, aspergarriak ere izan daitezke, eta, ondorioz, hauek ez dira ume eta nerabeei gehien gustatzen zaizkienak. Beraz, mota hauetakoak baztertu, eta modakoak direnak hautatzen dituzte gaur egungo gaztetxoek, askotan biolentzia eta balio negatiboz beterikoak. Aukeraketa hau egitean, eta bideo-joko dibertigarri hauekin denbora luzez ibili eta gero, portaera erasokor eta bortitzak azaleratzen dira haurrengan, askotan eskolako kideekin duten harremana oztopatu eta gelako portaerak okerrera eginez. Hona hemen gai honi buruzko artikulu interesgarri bat.

Hariarekin jarraituz, telebista eta kontsolak geure bizitza-kalitatea murriztearen kausa izan daitezke askotan; izan ere, pantaila aurrean egunero ordu asko igarotzeak gure ahozko gaitasunean eta ikasketa-errendimenduan eragin zuzena baitauka. Aparailu hauekin denbora gehiegi pasatzeak memoria okertzea, gelako arreta gutxitzea, kontzentrazio falta handitzea eta, ondorioz, eskola-porrota areagotzea ekar ditzake. Consumer webgunean irakurri dudan artikulu baten arabera, Pediatrics aldizkarian argitaratutako bideo-jokoei buruzko ikerketa bateko emaitzek argi utzi zuten hauek geure kontzentrazio-gaitasunean zerikusi handia dutela. Ikerketa honetan, adin ezberdinetako 1.500 pertsona inguruk parte hartu zuten, eta galdeketa bat egin zitzaien egunero pantaila aurrean ematen zituzten orduak kontuan hartuta. Hamahiru hilabeteko jarraipen bat egin eta gero, egunean bi ordu baino gehiago bideo-jokotan ematen zituztenek besteek baino %67ko kontzentrazio gabezia handiagoa zutela islatu zen emaitzetan. Hala ere, atentzio faltaren kausa ez dira bideo-jokoak soilik, gurasoek haurrei emandako heziketak ere badu erlaziorik.

Edonola ere, ezin diegu kontsolei eta telebistari bota eskola-porrota edota portaera okerraren erru osoa; lehen aipatu bezala, hezigarriak ere izan daitezkeelako eta gurasoek umeak hezteko dituzten metodoek ere garrantzia handia dutelako. Consumer aldizkariko artikulu berean adierazten denaren arabera, Huelvako Unibertsitateko ikertzaile batzuek argitaratutako lan batean azaltzen da bideo-jokoak gizarte-zientziak irakasteko bide onenetako bat direla, irakaskuntzaren prozesua hobetzeaz gain, ikasleengan gauza berriak ikasteko grina areagotzen dutelako.

Aurretik esandako arazo hauek guztiak desagertu edota murrizten saiatzeko, behar-beharrezkoa da adin guztietako haur eta gazteei gaur egun aisialdian dibertitzeko erabiltzen diren tresnekin igaro behar den denbora mugatzea. Adituen ustez, egunero gehienez bi ordu eman ditzake pertsona batek pantaila aurrean, honengan izan ditzakeen ondorio negatiboak ekiditeko.

Informazio gehigarria

, , , ,

5 Responses to Dibertsioa osasunaren kalte

  1. julen 2010(e)ko azaroak 16 at 6:30 pm #

    oso ona artikuluaaa amaiaa! Interesgarria da jendeak onen berri izatea. Edozer gauza izan daiteke ona baina gauza bakoitza bere beurrian!

  2. ioritz 2010(e)ko azaroak 17 at 6:44 pm #

    oso artikulu ona Amaia!!
    zorionakk!

  3. maria 2010(e)ko azaroak 18 at 9:23 pm #

    Asko gustatu zait artikulua Amaia, gainera, egun modan dagoen gaia da eta estekak ere oso interasgarriak dira.
    Zorionak!!

  4. xabier.crehuet 2010(e)ko azaroak 19 at 9:48 am #

    Amaia oso artikulu ona! Gainera, gehitu nahi dut, gurasoak oker daudela biolentziazko bideojokoak guregan ondorio txarrak dituztela esaten dutenean. Baina, normala denez, nerabe eta gurasoen artean, komunikazio falta handia egoten da eta horrek…

    Nire esperientzia propioan oinarritzen naiz hau esateko.

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » Dibertsioa osasunaren kalte -- Topsy.com - 2010(e)ko azaroak 16

    […] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Maite Goñi. Maite Goñi said: [euskaljakintza] Dibertsioa osasunaren kalte http://bit.ly/axjGy0 […]

Utzi erantzuna

-->