Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldia

Gaur egun jende asko dago zinemara joatea gustuko duena, eta geroz eta gehiagok gustuko dute ez bakarrik ikuskizunen sailean azaltzen diren filmak ikustea; baita ezagunak ez direnak ere, laburmetraiak, dokumentalak… Halakoak gustatzen zaizkienei proposamen bat zabaldu nahi diet.

Halloween eguna gerturatzen doan heinean, utero bezala, aurten ere Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldiaren XVI. astea ospatuko da Donostiako Principe antzokian, Kursaalean eta Antzoki Zaharrean. Izua pantailetara urriaren 29an iritsiko da Paco Plazaren ‘Cuento de Navidad’ filmarekin eta azaroaren 5a bitartean iraungo du.

Aurtengo saioan, inoiz baino pelikula gehiago izango dira ikusgai. 18 film luzek hartuko dute parte lehiaketa nagusian, 6000€ irabazteko aukeraz.

Pelikula batzuk azpimarratuz, Plan de Vuelo: Desparecida, Robert Schwentkerena, Jodie Foster protagonistatzat duena eta El imperio de los lobos, Crish Naonena, Jean Reno pertsonaia nagusi duena. Bi hauek lehiaketaz kanpo egongo dira. Baita ere, El exorcismo de Emily Rose, Scott Derricksonena, eta Rob Zombieren Los renegados del diablo eta La casa de los mil cadáveresen bigarren zatia ikusi ahal izango dira. Laburmetraiak aipatuz, 15 izango dira.

Haurrak ez dituzte alde batera utzi, eta hauentzako egokiak diren emanaldiak ere izango dira; Olentzero eta Sublimaren Lapurreta eta El Guerrero Sin Nombre. Film zaharren maitale direnentzat, klasiko batzuk berrikusteko aukera ere izango da: La Humanidad en Peligro (1954) eta Planeta Pohibido (1956) .

Zinemaz kanpo ere jarduerak egiten dira, erakusketa eta antzerkiz osatuak. Lehenengoak, Arthur Suydam komiki egilearen bilduma bat eta Pedro Usabiagak komikiei buruz ateratako argazkiak izango dira, besteak beste. Antzezlanak, berriz, filmak bezala, beldurrezkoak izango dira. Naphtaline taldeak Zoo, la Légende du roi singe antzeztuko du urriaren 29an Boulevardean. Honetaz gain, Corsario taldeak Vampyria emanaldia eskainiko du azaroaren 1ean Principe Antzokian eta Divertia taldeak Saurus Kursaalean azaroaren 5ean.

Ordutegiari begirada bat emateko, klikatu hemen

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->