Dopina kirolaren etsairik handiena

dop.jpgDenok dakigun bezala, tamalez, gaur egun dopinaren fenomenoa barneratuta dago kirol maila altuetan, nahiz eta denok soberan jakin substantzia hauek legez kanpokoak direla eta kontsumitzen dituzten kirolarientzat oso arriskutsuak izan daitezkeela, heriotza eragiteraino zenbait kasutan. Batzorde Olinpiko Internazionalaren (COI) arabera, dopina atleta batek bere organismotik kanpoko edo edozein substantzia fisiologiko ezohiko kantitatean hartzea da, konpetizioaren igarotzea modu artifizial eta lizunkoi batean determinatu nahian.

Arraroa iruditu arren, dopinaren historia oso luzea da. Esate baterako, eskandinaviar mitologiak dioenez, antzinako soldaduak beraien borroka indarra areagotzen zuten amanita muskaria onddoaren subtantzia bat kontsumituz. Beste adibide bat jartzearren, antzinako greziarrek, beraien errendimendua hobetzeko asmotan, landare jakin batzuen estraktuak hartzen zituzten. Noski, dopinaren arloa askoz ere gehiago aurreratu da kirola profesionalizatu den unetik eta , dagoeneko, laborategietan sintetizatutako produktu berriak daude, antzinako hauekin zerikusirik ez dutenak.

rasmussen.jpgmarion.jpgBaina, azken batean, gaur egungo gizartean edo atzokoan, dopatzearen helburua gizakiaren etekina handiagotzea izan da. Aldaketa txiki batekin, ordea, egungo kirola guztiz profesionalizatua dago eta onenen artean onena izatea inoiz baino sarituago dago. Honek ondorio bezala du gure bizietan hainbesteko oihartzuna duten kiroletan gero eta legez kanpoko azpikeria gehiago egotea, eta kirolari fama txarra hartzea amarru hauek bistaratzen direnean. Esan dugunaren adibide garbi bat da Michael Rasmusenen Frantziako tourreko dopin kontrol batean eman zuen positiboa. kasu honetan, bere itxura hondatzeaz gain, txirrindularitzarena ere hondatu zuen. Orain dela ez asko argira atera den beste istilu bat Marion Jones atleta estatubatuarrak protagonizatu du. Jonesek Atenasko joko olinpikoetan urrezko bost domina irabazi zituen, beranduago bueltatu zituenak dopatu egin zela aitortzean. Hala ere, nahiz eta txirrindularitza eta atletismoa bezalako kirol batzuk dopinaren itzalpean egon, ez dira dopinaren fenomenoak ukitzen dituen kirol bakarrak. Ezta gutxiago ere, futbola, saskibaloia, tenisa eta beste hainbat kiroletan ere ematen baita.

Azkenik, esan nahi nuke gizarte osoak egin beharko genukeela ahalegina dopina gure kiroletatik kanporatzeko; dena den, benetan euren eskuetan dutenak, kirolariak, dira esfortzu handiena egin beharrekoak, dopinari uko eginez eta behin betiko baztertuz.

2 Responses to Dopina kirolaren etsairik handiena

  1. Gorka 2008(e)ko otsailak 18 at 10:13 am #

    Aupa Xabi, nik dopinari geroz eta zentzu gutxiago ikusten diot. berez kirolari bat dopatzen da besteengan abantaila izateko. Gehiengoa dopatzen bada non dago abantaila??
    Rasmusenek ez du postiborik eman Tour-en. Informazioa zehaztasunez eman behar da.

  2. jokaland 2014(e)ko urtarrilak 16 at 12:32 am #

    Aupa jende

    Esan nahi nuen bat natorrela honek idatzitakoarekin, eman dituen adibideak eta datuak benetakoak direlako eta are gehiago, ondo arrazoitu duelako gaia.
    niri iritziz, dopina kirol mailako guztiak kutsatzen ari da, eta kirolak zein kirolariek zeukaten prestigioa kendu die guztiz. Atletismoa eta txirrindularitza izan dira dopinen eraginak gehiago jasan behar izan dituzten kirolak, biek esfurtsu izugarriak eskatzen dituztelako. Honez gain gero eta empresak gehiago ari dira sarzen kirol munduan momentu horretan dauden emaitzak hobetzeko helburu bakarrekin, eta horrek kirolariei behartzen dituzte euren onena ematera momentu oro.

    Beraz, neu txirrindularia izanez, esan dezaket, ikusi dudalako eta bizi izan dudalako, talde bereko jeandeak izaten direla zu bultzaten zaituzte sustzantziak eta halakoak hartzera, kontratu batean idatzita baitago idazkera hau erabiliz: ¨taldeko medikuen kontrolpean izango da…..¨

    bueno, zorte on guztioi, ikusi arte.

Utzi erantzuna Gorka(r)i Click here to cancel reply.

-->