Duintasuna emakumeontzat orain!

Tratu txarrakTxoko honetan, aspaldidanik denon ahotan dagoen errealitate zital bati buruz hitz egiteko beharra dagoela iruditzen zait, emakumeen aurkako bortxari buruz, hain zuzen ere. Eguneroko gosari bihurtu denez, badirudi ohitu egin garela, baina hori ez da inondik ere mende honetako ustezko gertaera berri hau atzean uzteko arrazoi.

Sarri jende askok gertaera hau berria dela uste du, lehen ez zegoela horrelakorik. Baina hori ez da egia, nahiz eta orain dela zenbait urte arte horrelakorik ez dugun entzun. Zer eta emakume bat bere gizonaren eskuetan hiltzea! Zoritxarrez, aspaldikoa da biolentzia matxista honen sorburua. Lehen, esaterako, emakume jipoituak ezkutuan eta isilpean mantentzen zituen gizonaren golpe eta hitz itsusiak. Arrazoi nagusia zera izaten zen: emakumeak gizonarekiko zuen menpekotasun ekonomikoa. Honela, egoera honen aurrean gizonak nahi zuena egiteko parada zuen atetik barrura, ondoren jendearen aurrean familia ezin hobe baten plantak egiten zirela. Ez da ahaztu behar, gainera, biktimak ez direla emakumeak bakarrik, seme-alabak ere hortxe izaten dira, gehienetan inolako babesik gabe.

txatu txarrak2Gaur egun, denok dakigun bezala, egoera erabat aldatu da. Orokorrean, emakumeak etxetik kanpo egiten du lan eta ez du gizonarekiko inongo dependentzia ekonomikorik, hots, salatzeko oztopo bat gutxiago izaten du. Hala ere, hainbatetan emakume hauen azalean jartzea ezinezkoa izaten da; izan ere, kasu bakoitza, biktima bakoitzak bizi duen errealitatea, guztiz desberdina izaten baita. Gauzak horrela, ezinezkoa izaten da datuak alderatzea eta orain lehen baino emakume bortxatu gehiago dauden edo ez jakitea, baliabideak orain gutxi jarri baitziren. Fenomeno latz honen inguruan egiten diren interpretazioak, ondorioz, inpresioak besterik ez dira izaten. Gizon askok, euren autoritatetzat hartzen dutenaren aurrean sumisioa onartzen ez duen emakume eredua ikustean, horrela jokatzen dutela esaten da.

Hilketen kontua izaten da gai honetan, tratu txarrekin batera, tartekatzen dena eta oihartzun gehien izaten duena, sarri salatzeko asmoz eta, bestalde, gaiak ere saldu egiten duelako. Azken batean, salatzea da kontua, bai lehen golpea jasotzen duen emakumearentzat, baita ingurukoentzat ere, ez baitugu ahaztu behar emakumeen kontrako indarkeria gizarte osoaren arazo denik. tratu txarrak3Sentsibilizazio kanpainak eta mobilizazio ugari egin dira gai honen inguruan; batetik, herritarrei informazioa luzatzeko eta, bestetik, tratu txarrak maiz jasaten dituzten emakumeak beraien egoera salatzera bultzatzeko. Hala ere, emakumeen aldeko zenbait taldek erakunde publikoek lan gehiago egin behar dutela aldarrikatzen dute behin eta berriz.

Datu krudelak dira urtero-urtero errepikatzen direnak. Urrutira joa gabe, artikulua idazten hasi nintzenean, 17 hildako zuden (4 biktima 24 ordutan!). Azken zifrek diote, 2008ari dagokionez, 24 hildako daudela. Nahikoa da! Ezin dugu inolaz ere beste alde batera begiratu. Hiltzaileei ezartzen dizkieten zigor lotsagarriak salatzeko ordua da. Nola liteke bestela, adibidez, emakume bati edo haur bati tratu txarrak eman dizkion pertsona bati zaborrontzi bat erretzen duen pertsona bati baino zigor arinagoa jartzea? Onartezina da! Tolerantziarik ez!

,

2 Responses to Duintasuna emakumeontzat orain!

  1. ihintza 2008(e)ko maiatzak 25 at 8:31 pm #

    Kaixo Amaia!!
    Uste dut ez dudala sekula ulertuko nola gertatu daitekeen aldaketa hau bikote batean, hau da, elkar maitatzetik bikoteari tratu txarrak ematera iristeko pauso hau.
    Konponbidea? ez dakit, agian… zigor gogorragoak ezarriko balira… Izan ere, zuk amaieran diozun bezala, badirudi zaborrontzi batek emakume batek baino gehiago balio duela, tristea benetan, lotsagarria.
    XX. mendea, mende aurreratua, teorian. Horrelako gauzak entzutean… zalantzan jartzen dut. Aspaldiko kontua da, baina… uste dut badela aldatzeko garaia!!!

    Zorionak Amaia, artikulu ezin hobea egin duzu!! =D>

  2. ihintza 2008(e)ko maiatzak 25 at 8:32 pm #

    XXI. mendea jarri nahi nuen.

Utzi erantzuna

-->