EBPNri buruzko IDEIA-LEHIAKETA Ordizian

EBPNri buruzko IDEIA-LEHIAKETA
Abenduak 31, Planari ekarpenak egiteko azken eguna

Ordiziako Udalak, herritarren parte-hartzea eta berrikuntza bultzatzeko apustuari jarraituz, 2010eko EBPNri buruzko ideia-lehiaketa antolatu du abenduaren 1etik 31ra. Helburua ordiziarrek euskararen inguruan Udal mailan egiten den lana hobetzeko ideia sortzaileak ekartzea da.

Ekimen horren bitartez, Udalak euskararen inguruan egiten duen lanaren herritarren pertzepzioa zein den ere ezagutu nahi du Euskara Zerbitzuak, hobetzeko alderdiak identifikatzearekin batera. “Konponbideak planteatzeko eta ekarpenak egiteko gonbidapena egin nahi diegu herritarrei, gutxien baloratzen dituzten gaietan irtenbideak bilatzeko”, adierazi du Udaleko Euskara zinegotzi Belen Maizak.

Ideiak abenduaren 31a bitartera proposatu ahal izango dira ebpn@ordizia.org helbidera idatzita, eta 2010eko urtarrilean zehar jasotako ideien berri emango zaie herritarrei.

2010eko euskara planari buruzko IDEIA-LEHIAKETA ORDIZIAN

Zer egin: Ordiziako euskararen egoera hobetzeko ideia bidali.

Nora idatzi: ebpn@ordizia.org

Ideiak bidaltzeko epea: Abenduaren 31

Lehiaketaren emaitza: Urtarrilak 15

Sariak

    1. saria: 2 gau Euskal Herriko nekazalturismo batean bi lagunentzat
    2. saria: iPod-a
    3. saria: euskarazko liburu sorta

,

4 Responses to EBPNri buruzko IDEIA-LEHIAKETA Ordizian

  1. Kaustikoa 2009(e)ko abenduak 5 at 12:46 am #

    Parkatu atrebentzia baina EBPN akronimoak zer esan nahi du?.

  2. Maite 2009(e)ko abenduak 5 at 12:54 am #

    Kaixo!
    Ez, ez da atrebentzia. Nik esan behar nuen, baina pasatu egin zait: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. 😉

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » EBPNri buruzko IDEIA-LEHIAKETA Ordizian -- Topsy.com - 2009(e)ko abenduak 5

    […] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Maite Goñi. Maite Goñi said: [euskaljakintza] EBPNri buruzko IDEIA-LEHIAKETA Ordizian http://bit.ly/8Xy4wc […]

  2. euskaljakintza» Blog Archive » Askoren ilusioa, askoren ahalegina - 2009(e)ko abenduak 7

    […] ilusioa, askoren ahaleginaEBPNri buruzko IDEIA-LEHIAKETA OrdizianEuskaljakintza Buber sarietan finalistaENE euskaljakintzan: ZABALDU EUSKARA!Hitz-katea Euskararen […]

Utzi erantzuna

-->