Edertasuna = argaltasuna

argaltasunaDenboraren joanak gizakiaren lehentasunak aldatu ditu. Mundu berri bat eraiki du, baina mundua ez dago denon neurrira egina. Batarentzat, txikiegia; bestearentzat, handiegia… Ipar mundu kapitalista honek askea izan nahi duen arren, gizakiak gizartearen neurrikoa izan nahi du, mugatua. Lehen norbanakoaren helburua biziraupena bazen, orain norgehiagoka da.

Dema honen frogetako bat bullyinga dugu. Aurrez ere existentzia izan duen arren, denboraren poderioz irten da argitara. Halabeharrez, guztion auzoetan lortu du presentzia azken bolada honetan. Biktima izatearen arrazoia desberdina izatea da. Gizartearen kopia ez dena, taldetik kanpora! Biktima hauetako asko gizenak dira. Gizartearen peskisan: itsusiak, desberdinak, arraroak… Inposatu dugun rola bete ezean, ez dugu lekurik, eta, ondorioz, hauetako askok irtenbide bat aurkitzen dute. Onartuak izateko argaltzea dute oinarrizko baldintza, zigorra. Argaltzetik gehiegi argaltzera, ordea, badago alderik.

Asko eta asko mugaren ertzeraino heltzen dira. Anorexiaren hatzaparretan erortzen direnen %95 emakumezkoa da. Normalean, nerabezaroan egiten dute irrist, baina 20tik 30 urte bitartera ere ohikoa izaten da. Gaixoak dira gaixoak… Gizarteak behartu ditu sufritzera eta hauek men besterik ez dute egin. Zergatik kondenatzen ote dugu emakumea ederra izatera?

gehiegizko argaltasunaTristea den arren, denok edo gehienok dugu helburu hau: klon bat gehiago izatea. Dendetako erakusleihoetan kalera begira dauden manikiak dira perfektuak: argalak. Ez gara ohartzen, baina, neurri utopiko batzuk baino ez direla. Edonola ere, ez dira horren neurri irrealak ere. Aurtengo Cibeles Pasarelako antolatzaileek, esaterako, iazko parte-hartzaileen %30ari ateak itxi behar izan dizkiote, ez omen dute nutrizioan adituak direnek ezarritako baldintzak betetzen. Gutxieneko gorputz masa %18 izan behar dute osasuntsuak izateko eta, dirudienez, iazko %30 gaixoa da. Egia esan, aurrera pausu bat dela deritzot gaixoak izatera bultzatzen gaituen burugabekeria honi hegoak mozteari, baina honek ere badu kontraesanik: %17ko gorputz-masa duena osasuntsua ez bada, %18 duena ba ote? Eurak dira modeloak eta ereduak. Guk ere politak izan nahi dugu. Beraz, argalak. Hor dago arazoa.

Hala eta guztiz ere, ez dugu zertan hain urrun joan gizarteak daraman norabideaz jabetzeko. Arazo honen partaide eta demostrazio ez dira bullyingaren biktimak, anorexikoak eta mundu osoko pasareletan zeta finen euskarritzat gorputz argalak dituzten neskatilak soilik. Lagun batek hala aireratu zuen mahaiaren bueltan afari lege bat egiten genuen bitartean. Kalean zihoala bi emakume helduk topo egin eta batak besteari esan omen zion: “Jesus neska, zeinen dotore zauden! Argaldu egin zara, ezta?” Bestea orduan, azken hilabetean bi kilo irabaziak zituela jakinaren gainean egonagatik, inoiz baino zoriontsuago joan zen kalean aurrera, noizean behin, eta horietan justu-justu, hitz egiten zuen ezagunarekin hitz aspertuan aritu ondoren.

Kontuak kontu, gu gara gizartea, gu gara errudunak eta baita biktimak ere. Guk geuk inposatu dugun eredu edo prototipo argal honek gizartean onartuak izateko legeak ezarri ditu. Dena den, hain garatua iruditzen zaigun gizakiak askea izan nahi omen du. Har dezala, bada, gizarteak berak hitza. Klon bat gehiago? Ez, eskerrik asko!

, , ,

8 Responses to Edertasuna = argaltasuna

  1. arotegi 2008(e)ko azaroak 5 at 9:41 am #

    Ainhoa arrazoi handia daukazu. Denok berdin pentsatzen… ez dugunez, hau da, berdinak ez garenez, ezin izan genezake prototipo berdinekoak. Hau dela eta, aldatu egin beharko litzatekeela uste dut eta bakoitza den bezalakoa onartu.

    Zorionak Ainhoa. Oso artikulu interesgarria.

  2. kabeledo 2008(e)ko azaroak 5 at 9:49 am #

    Zoritsarrez bizi gara gizarte batean, non, argaltasuna eta edertasuna joko berdinetan jokatzen dutena. Esate baterako, alde batetik,hortz txuriak, makilagea, kremak… Dena gizakiarentzat ederrak izateko. Beste alde batetik jana dago, oraingoan jana osasuntsua jan behar dela esaten dute. Ohikoena da iragarkietan ikusten ditugun modeloen figura eduki nahia.

    Ainhoa benetan harrigarria iruditu zait jarri dituzun argazkiak. Argazkietan daudenak ez dira modeloak eta ezta ere gizakiak, baizik eta hezur puska handi bat bizirik dagoena.

    zorionak Ainho benetan oso lan interesgarria eta zer esatekoa.

  3. eagirresarobe 2008(e)ko azaroak 5 at 9:51 am #

    Argaltasuna eta itxura fisikoak zerikusi zuzena izan badu norberaren egoera emozionalean. Ez bakarrik besteen eraginaren presiogatik, baita guk geure buruari ezarritako zigorrengatik ere. Latza da zigor hori pairatzea, baina are latzagoa zigor horrekin amaitzea. Ezinezkoa esango nuke nik, beti uzten baitu arrastoren bat edo beste.

    Hori dela eta, ez dut uste arazoaren gakoa pasareletan ediren dezakegunik. Kalean eta eguneroko bizitzan dago bai arazoaren gakoa eta baita irtenbidearen giltza ere.

    Hala eta guztiz ere, ez dut uste ondokoa zapaltzearena inoiz desagertuko denik. Deberdina ez dena ala berdina dena, beti egongo baita bihotzik gabeko jendea eta zapaltzeko prest dagoena.

    Oso artikulu ona Ainhoa!Zorionak!

  4. Maite 2008(e)ko azaroak 5 at 9:59 am #

    Primeran Ainhoa!
    Egia esan klase orduetan ri-rau irakurri behar izaten ditut artikuluak azterketak direla eta astirik ez baitaukat, baina puri-purian dagoen gai hau ederto islatu duzu zuk ere!
    Arazoak arazo pertsona ohartzea da garrantzitsuena, nahiz eta bertatik ateratzea asko kostatu. Denok izan behar dugu autuestimu pixka bat; gauzak horrela, denok ezberdinak garela ikusiko genuke eta garen bezalakoak garela onartu behar gaituztela eta onartu behar garela.
    Informazio gehigarria ere esleitu diguzu eta oso gustora irakurtzen da, eskerrik asko eta segi horrela!

    Muxu bat!

  5. Iñaki 2008(e)ko azaroak 5 at 5:48 pm #

    Estitzenekin bat nator, eguneroko bizian dago arazoaren gakoa!

    Zorionak Ainhoa! Ez nuen zugandik gutxiago espero! :-*

  6. xzabala 2008(e)ko azaroak 6 at 11:01 pm #

    Argal egoteari ematen zaio “garrantzia” moda kontua dela iruditzen zait eta beste edozein moda bezala egunen batean pasako dela.
    Oso lan ona Ainhoa, zorionak!!

  7. Ane 2008(e)ko azaroak 6 at 11:10 pm #

    Norbera gustura egotea baino garrantzitsuagoa da egun besteek gurekiko duten iritzia. Tamalgarria da, eta egoera aldatu beharko litzatekeela uste dut, oraindik ohikoa baita horrelako egoerak egunerokotasunean nozitzea.

    Oso artikulu ona Ainhoa; irakurterraza eta interesgarria.Zorionak!

  8. obidegain 2008(e)ko azaroak 8 at 3:02 pm #

    Mutur guztiak kaltegarriak iruditzen zaizkit, gehienbat osasun kontuak tarteko daudenean.
    Argazkikoa polit ikusten duen gizakia gaixo dagoela iruditzen zait!
    Lan ederra Ainhoa!

Utzi erantzuna

-->