“EGA 08 azterketak” sarean

Ega 07-08 azterketakAurrekoan adierazi nuen legez, egun gutxi falta dira EGAko hurrengo azterketa deialdirako, 34 zehatzago izateko, eta, laguntza guztia eskasa izan ohi denez, hementxe dituzue 2008ko azterketa guztiak klik batera. Baina has gaitezen hasieratik.

Pixkanaka-pixkanaka azken urteetako liburuak sareratzen joan gara. Behin EGA 03-04 azterketak eta EGA 05-06 azterketak ipinita, irrikaz nengoen azken liburua esku artean izateko; izan ere, azterketa prestaketan dabilen orok jakingo duen bezala, azken urtean hainbat aldaketa txertatu da, eta zertxobait entzunda banuen ere, eredu berriaren adibiderik ez nuen. Aldaketa nabarmenenak ahozko proban eta orain arteko sinonimoetan eman dira; dena den, hiru aipatuko ditut labur-labur:

  1. Lexikoa (orain arteko Sinonimoak). Testu labur batean txertaturik, markatutako hitzen baliokide egokiak aukeratu behar dira. Hitz horietako bakoitzak dagoen testuinguruan duen esanahia kontuan
    harturik aukeratu behar da baliokidea (ikus lexikoaren adibidea).
  2. Irakurriaren ulermena. Iaz arte testu bakarra ematen zen eta horri buruzko 10 galdera erantzun behar ziren (aukera anitzekoak). Eredu berrian testu batzuk eskainiko dira, azterketariek horiei buruzko hainbat galderari erantzuteko. Ariketak honelakoak izan daitezke: aukera anitzeko galderak, testu zatiei dagozkien ideiak aukeratzea, lotura egokiak egitea (ikus irakurriaren ulermenaren adibidea).
  3. Ahozko Proba. Lehenengo atala mantendu (gai baten ahozko azalpena), eta bigarrena erabat aldatu dute. Iaz arte, bigarren atal honetan, testu baten laburpena egitea eskatzen zuten; orain, berriz, bat-bateko elkarrizketa saioa. Aztertzaileek gai bat eskainiko diete azterketariei, baina bakoitzari gaiaren alderdi batzuk nabarmenduta. Azterketariak elkarrizketan arituko dira, egokitu zaien ikuspuntuaren alde egiteko. Tarteka, elkarrizketa edo eztabaida bideratzeko, aztertzaileek parte hartu ahal izango dute, galderak eginez. Azterketariak, bien artean, hamar bat minutuz arituko dira (ikus ahozko probari buruzko informazio gehiago).

Bada, duela aste pare bat ikastolara liburu berria iritsi zen eta, nahiz eta osoa pasatzeko astirik ez izan (2007ko azterketek Aste Santuko oporrak arte itxaron beharko dute), azterketa gainean dugunez, 2008koak lehenbailehen sareratu nahi izan ditugu. Hortaz, hemendik aurrera, euskaljakintzako alboko barran (ariketak atalean) eta  euskaljakintza EGA txokoan egongo dira eskuragarri.

Gehiago honen inguruan:

,

Trackbacks/Pingbacks

  1. Atzerapausoa euskararentzat | JAKINTZA IKASTOLA ORDIZIA - 2009(e)ko otsailak 15

    […] Maite Goñik, egundoko lana egin eta gero, 2008ko EGA azterketak sarean guztion esku jarri zituen. Bere blogean eta IKT taldeak duen blogean horren berri eman zuen. Albisteak oihartzun handia izan zuen eta […]

Utzi erantzuna

-->