Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Ahozko proba

ZERTAN DATZA?

Bi atal ditu:

1.– Entzutezko Ulermena.

  • EGAGrabazio zati batzuk entzun eta horiei buruzko galderak erantzun behar dira.
  • Grabazio zati bakoitza behin entzungo da eta horiek entzun baino lehen, azterketariek denbora tarte bat izango dute galderak eta erantzunak irakurtzeko.
  • Ordu erdiko ariketa izango da. 20 item izango dira gutxienez.

2.– Mintzamena.

Atal honek bi ariketa ditu: lehenengoa, gai baten ahozko azalpena; bigarrena, bat-bateko elkarrizketa saioa. Epaimahaia bi aztertzailek osatzen dute. Azterketariak binaka sartuko dira epaimahaiaren aurrera.

  • Gai baten ahozko azalpena.
    • Azterketari bakoitzak gai bati buruzko informazioa jasoko du. Euskarria testu idatzia, audioa edota bideoa izan daiteke. Azterketari bakoitzak berari egokitu zaion informazioaren azalpena egin beharko du bost bat minututan.
  • Bat-bateko elkarrizketa saioa.
    • Aztertzaileek gai bat eskainiko diete azterketariei, baina bakoitzari gaiaren alderdi batzuk nabarmenduta. Azterketariak elkarrizketan arituko dira, egokitu zaien ikuspuntuaren alde egiteko. Tarteka, elkarrizketa edo eztabaida bideratzeko, aztertzaileek parte hartu ahal izango dute, galderak eginez. Azterketariak, bien artean, hamar bat minutuz arituko dira.

 Mintzamenaren xehetasun guztiak ikusteko, egin klik irudiaren gainean:

 


 

 

7 Responses to Ahozko proba

  1. Ander 2010(e)ko abenduak 1 at 8:42 pm #

    Galderatxo bat, hau publiko baten aurrean egin behar izango da?

  2. Maite 2010(e)ko abenduak 1 at 11:02 pm #

    Kaixo, Ander! Ez, ahozko azterketa beste azterketari batekin egiten da, bi aztertzaileren aurrean. Beraz, gehienera jota, beste hiru pertsona izan ohi da azterketan. Zorte on! 😉

  3. Iratxe 2011(e)ko maiatzak 25 at 8:34 pm #

    Kaixo Maite,
    Nafarroan egiten den azterketa berdina da? Eskerrik asko

  4. Maite 2011(e)ko maiatzak 25 at 9:06 pm #

    Kaixo, Iratxe!
    Ba, egia esateko, ez dakit. Guk erabiltzen ditugun ereduak, liburuak, azterketa… EAEkoak dira. Batzuek esaten dute errazagoak direla Nafarroakoak, baina ezin dut ziurtatu hori. Ea bakarren batek irakurtzen duen zure galdera eta erantzuten digun… 🙂

  5. Mikel 2011(e)ko maiatzak 26 at 12:31 pm #

    Eta bat-bateko elkarrizketa prestatzeko denbora horretan (aldeko eta kontrako argudioak)bi azterketariek batera egoteko eukera izango al dute? Beti izaten baita errazago aldez aurretik berarekin pixka bat ideiak eta ordenak zehaztea.

  6. marina 2011(e)ko maiatzak 27 at 1:14 pm #

    keba, hori bai lenotikan beste testua prestatzeko aukera dakazula komentatuye ta or biyan arten itzeitia komeni dala batak bestiai erantzuteko moduko argudiyo errexak erabilikoituzuela ta ola esateko, bestiai izorratzen ibili gabe

Trackbacks/Pingbacks

  1. MATXALDE IKAS » EUSKARA SAKONDU edo/eta EGA PRESTATZEKO MATERIALA (Jakintza) - 2008(e)ko urriak 6

    […] ATALKA JARDUNv     ATARIKO PROBA v     BERRIDAZKETAK v     SINONIMOAK v     AHOZKOAREN ULERMENA v     IRAKURMENA v     IDAZLANA v     AHOZKOA […]

Utzi erantzuna

-->