Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Mintzamena

ZERTAN DATZA?

  • Epaimahaia bi aztertzailek osatzen dute. Azterketariak binaka sartuko dira epaimahaiaren aurrera.
  • Atal honek bi ariketa ditu:

a) Gai baten ahozko azalpena.

  • Azterketari bakoitzak gai bati buruzko informazioa jasoko du. Euskarria testu idatzia, audioa edota bideoa izan daiteke.
  • Azterketari bakoitzak berari egokitu zaion informazioaren azalpena egin beharko du bost bat minututan.

b) Bat-bateko elkarrizketa saioa.

  • Aztertzaileek gai bat eskainiko diete azterketariei, baina bakoitzari gaiaren alderdi batzuk nabarmenduta.
  • Azterketariak elkarrizketan arituko dira, egokitu zaien ikuspuntuaren alde egiteko. Tarteka, elkarrizketa edo eztabaida bideratzeko, aztertzaileek parte hartu ahal izango dute, galderak eginez.
  • Azterketariak, bien artean, hamar bat minutuz arituko dira.

 

Mintzamenaren xehetasun guztiak ikusteko, ikusi bideoa edo irakurri beheko txostena:

Mintzamena prestatzeko baliabideak

Mintzapraktikarako guneak

3 Responses to Mintzamena

  1. Monika Perez Eskudero 2012(e)ko martxoak 27 at 12:30 am #

    Kaixo Maite,
    Lehengo urtean zuen orrialde honetan nor bere burua grabatzeko programa baten berri eman zenuen: podomatic. Esango al zenidake nola jaisten den programa hau?
    Mila esker eta ondo izan.

  2. Maite Goñi 2012(e)ko martxoak 27 at 7:53 am #

    Kaixo, Monika!

    Podomatic web aplikazio bat da; beraz, ez dago ezer jaitsi beharrik. Hemen duzu eskura. http://www.podomatic.com/login

    Kontua sortu eta hasi grabatzen. Ez dakit orain nola ibiliko den; izan ere, aspalditxo ez gabiltzala hor, baina lehen, behinik behin, ederki zebilen!

    Ondo segi,

    Maite

  3. Monika Perez Eskudero 2012(e)ko martxoak 27 at 6:41 pm #

    Auoa,
    Mila mila esker erantzuteagatik.
    Ondo izan
    Monika

Utzi erantzuna

-->