Atariko proba

Zertan datza?

  • FlickrCC, starlights_

    EGAren proba idatzian eta ahozkoan parte hartu ahal izateko, atariko proba gainditu behar da.

  • Atariko proba aukera anitzeko test bat da, 85 item dituena.
  • Atariko probak ordubeteko iraupena du.
  • Atariko probako itemek hizkuntzaren erabilera egokia eta zuzena neurtuko dute.
  • Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.
  • Gainditzeko langa 60 da; muga hori berdintzen edo gainditzen duten azterketari guztiak azterketaren hurrengo fasera aurkeztu ahal izango dira, inolako «numerus clausus»ik gabe.
  • Atariko proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen % 50era iristen ez bada, azterketari onartuen multzoa zabaldu egingo da. Era honetan: 60ko langara iristen ez direnen artetik, hurbileneko puntuazioak ere onartuko dira, azterketa horren gainditze-ehunekoa % 50era iritsi arte. Puntuazio hori hartuko da gainditze-langatzat.

Azterketa ereduak

Atarikoak
ereduak1_azala ereduak2_azala ereduak3_azala

Irakurri aholkuak

Ekin prestaketari

Atariko proba ofizialak era digitalean:

Material hau guztia Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak 2004, 2006 eta 2008an argitaratutako EGA 2005/2006 azterketak, EGA 2005/2006 azterketak, EGA 2005/2006 azterketak liburuetatik aterata dago. Sarean ipintzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren baimena jaso dugu.

ATARIKOAK digitalean (euskaljakintza)

Beste batzuk:

EAEko ATARIKO azterketa ofizialak era digitalean
euskaljakintza E-GA proiektua
Nafarroako ATARIKO azterketa ofizialak
Era digitalean PDFn Jaisteko aplikazioak
Jokoak
Atariko proba (jokoak online)Atariko jokoak online sortzeko gunea

Atarikoak sortzeko gida

34 Responses to Atariko proba

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.